CULTURA

Emakumeek diseinatutako Bertso Eguna

«Umorea nahi dugu, ez gatoz lezioak ematera», esan dute Bertsozale Elkarteko antolatzaileek. Kursaaleko saio nagusian zortzi bertsolari emakume eta lau gizonezko ariko dira, eta baita aktore, dantzari eta musikari batzuk ere

FELIX IBARGUTXI

Jueves, 23 de enero 2014, 02:35

Emakumeek antolatu eta diseinatu dute aurtengo Bertso Eguna. Larunbatean, Kursaaleko saio nagusian, hamabi bertsolari ariko dira, eta horietako zortzi emakumeak dira. Goizeko bertso-poteoan, berriz, bertsolari denak izango dira andrazko, hamar guztira. Eguneko saio guztiak kontuan izanda -baita bertso-afarikoak ere- 54 lagunen lanak ikusi eta entzun ahal izango dira, horietako 46 emakume direlarik.

Publicidad

Oraindik badaude sarrera batzuk salgai, bai Kursaaleko ekitaldi nagusirako bai Manteoko kiroldegian afaltzeko. Hau da helbidea: bertsosarrerak.eu (943-694129).

Bertsozale Elkarteko Sustapen Ba-tzordeak erabaki ohi ditu Bertso Eguneko lerro nagusiak. Eta, aurtengo festari begira, eskatu zion elkarteko Genero Taldeari bere gain hartzea antolaketa-lana. Talde honek baiezkoa eman zuen, orain urte batzuk ez bezala. «Duela sei bat urte ere jaso genuen proposamena, baina orduan ezezkoa eman genuen. Zalantzak genituen, ez genuen ikusten nolako saioa antola zitekeen», esan zuen Nerea Elustondok atzoko aurkezpenean.

Antolatzaileen izenean, Genero Taldeko Ixiar Eizagirre eta Nerea Elustondok egin zuten atzoko aurkezpena. «Hogeita hamazazpi emakumek jardun dute elkarlanean saioa diseinatzen. Erantzuna ikaragarria izan da, eta parte hartu ezin zutenek animozko mezua bidali digute», esan zuen Elustondok. Baina, diseinatu ostean, antolaketari ekin zi-tzaionean, taldea txikiagoa izan zen, hamabost bat lagunekoa. «Hogeita hamazazpi laguneko taldea handiegia da», jarraitu zion Legazpiko bertsolariak.

«Festarako gogoz»

Festa giroko saioak izango omen dira. «Festarako gogoz gaude. Ikusi dugu emakumeok bertsogintzan egin dugun bidea oso garrantzitsua dela, aprobetxatu dugu geure buruari galdera batzuk egiteko eta hori aberasgarria izan da», gaineratu zuen Elustondok. Eguerdiko bertso-poteoan, «zarata piska bat ateratzeko asmotan» dira, eta Ondarroako Andrabanda feminista taldeko batukada taldea ariko da, eta baita Donostiako beste perkusio-talde bat ere.

Ekitaldi nagusia, Kursaalekoa, 18:00etan hasiko da. «Saio umore-tsua nahi dugu. Batzuk, genero esanda, ikaratu egiten dira, baina gu ez gatoz lezioak ematera. Hori bai, galdera batzuk egin nahi ditugu. Saio anitza egin nahi dugu, eta inklusiboa». Arratsaldeko saio horretan, zortzi emakume bertsolari ariko dira, eta lau gizonezko. Eta, lagun horiez gain, bestelako artista batzuk: Miren Gaztañaga (aktorea), Ainhoa Alberdi (aktorea), Judith Montero (saxoa), Allarte (oihal eta dantza taldea) eta Maddi Oihenart (abeslaria).

Publicidad

Bertso-afaria izaten da gero, eta aurten aldaketa dator: ez da jatetxe batean egingo, baizik eta Manteoko kiroldegian. «Beti bezala, saio ganberroa izango da, eta politikoki ez-zuzena. Egongo dira esketxak, bertso idatziak... eta sorpresak».

Nolatan toki-aldaketa? Elustondok hau adierazi zuen: «Hartara afari herrikoiagoa izango da. Han 700 lagun kabitzen dira gainera. Eta etxetik jana eramateko aukera ere ematen dugu».

Ixiar Eizagirrek honela arrazoitu zuen festarako lelo nagusitzat 'Azalera' esamoldea aukeratu izana: «Saiatu gara bistaratzen emakumeok orain arte oso barruan eta ezkutuan eduki ditugun kezka batzuk. Bestetik, 'Azalera' horren bidez esan nahi dugu gorputzetik jardun nahi dugula, eta ez hainbeste intelektutik eta arrazoitik. Eta, gainera, espazio-har-tze bat izango da».

Publicidad

Eizagirrek ere azpimarru zuen festa alaia diseinatu nahi izan dutela. «Tonu nagusia umorea izango da, goxagarria delako, eta minarentzat ukendu».

Prestaketa-lanak honela deskribatu zituen: «Guretzat elkar aurki-tze bat izan da. Ikusi dugu gauza askotan bat gentozela eta harritu egin gara. Jebetze-eskola bat izan da. Hortik atera diren gaien erdiak ere -ezta laurdena ere ezingo ditugu Kursaaleko saioan planteatu».

Iraia Elias aktore eta irakasleak hartu du bere gain saio nagusiko zuzendaritza artistikoa. Eta aurkezpen-lana ere berak egingo du Kursaaleko oholtzan.

Festaren babesle nagusia Donostiako Udala da. Haren izenean Nerea Txapartegik egin zuen hizketa. «Bertso Eguna erabat errotuta dago gure hirian. 1968az geroztik egiten baita. Donostiarrontzat ohore bat da, eta beharrezkoa gainera». Foru Aldundiko Berdintsun zuzendariak, Laura Gomezek, hau erantsi zuen: «Oso maskulinizatua dago bertso mundua, eta horren gainean gogoeta egitea garrantzitsua da».

Publicidad

350 sarrera daude salgai

Sarrerei dagokienez, Kursaalean 1.800 ikuslerentzat jarriko da lekua eta azken 350 sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu web gunean. Afaritarako ere, 700 lagunentzat egokituko da Manteo kiroldegia, eta horietatik 200 sarrera eskuragarri daude aipatutako atarian. Sarrerak lehendik agortzen ez badira, larunbatean bertan leihatilan jarriko dira 16:00etatik aurrera. Kursaal aretoan sartzeko ateak 17:00 irekiko dira, saioa baino ordubete lehenago.

Hala ere, jana bere etxetik eraman behar dutenentzako mahaiak hartuta daude jadanik.

bertsolari ariko dira kantuan Kursaaleko saio nagusian, eta horietatik zortzi dira emakumeak. Goizeko bertso-poteoan hamar lagun dira kantatzekoak, hamarrak andrazkoak izango direlarik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad