'Amorantiak' laukoteak irabazi du 'Bota bertso bat' lehiaketa
Aurten lehen aldiz egin den 'Txiotu kopla bat' lehiaketa Lizarrako Pello Etxanizek eskuratu du
DV ,
Sábado, 4 de enero 2014, 02:32
Zumaiako Bertso Eskolak urtero garai honetan antolatzen duen 'Bota bertso bat' lehiaketak badu dagoeneko irabazlea. Epaimahaikideen ustetan, 'Amorantiak' izenarekin aurkeztutako laukotearena da herriko zenbait txokotan jarri diren kaxetan jasotako bertsorik onena. Lehiaketaren gaia 'Maite zaitut' zen eta irabazleek bi lagunen-tzako afaria eskuratu dute Talaipe jatetxean. 40 bat lagunek hartu dute parte aurtengo honetan.
Publicidad
Iosu, Nagore, Zorione eta Naiarak osatzen dute laukotea eta saritutako bertsoa honakoa da (doinua 'Habanera' da):
maite dut zu usaitzea
ezin saihestu dezaket
lehen aldia oroitzea
ordutikan lortu duzu
beti ni kitzikatzea
ez zintuzket aldatuko
behar zaitut dastatzea
Maiz mingotsa zeran arren
erraz da zu gozatzea
zuganako maitasuna
ez dut nahi inoiz galtzea
Beste askoren eskutan
ikusi arren maitea
zu besteik etzaitut behar
bazkalosteko kafea.
Epaimahaikideen ustetan, aurten beste bi bertso aipagarri ere izan dira, Iñaki eta Arritorenak, hain zuzen ere.
Sarean koplatan
Aurten lehen aldiz 'Txiotu kopla bat', Manu Garate saria lehiaketa jarri du abian Zumaiako Bertso Eskolak. Hemen ere 'maite zaitut' zen gaia eta saria, bertsoen atalean bezala, bi lagunentzako afaria Talaipen.
Publicidad
Lehiaketa berri honetan 28 kopla jaso ziren eta epaimahaiaren ustetan Lizarrako Pello Etxanizena izan zen kopla onena. Honako hau:
maite dut Zumaia
oraindik maiteago
Talaipeko mahaia.
Koplen atalean, bi lan izan dira epaimahaikideentzako aipagarriak, Aimar Goenaga (Eibar) eta Luix Unanue zumaiarrarenak.
Sariak atzo banatu ziren, bertsolari gazteekin Alondegian egin zen bertso saioan.
Publicidad
Saritutako lanekin eta lehiaketan parte hartutako gehienekin liburuxka bat osatu du Bertso Eskolak. Argitalpen hau kaxak egon diren tokietan (taberna batzuk eta Alondegia) eskuratu ahal izango da. Horrez gain, PDF formatuan baleike.com-en egongo da eskura hemendik gutxira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión