Erraustegia gelditu izana ospatu dute festa giroan
PPLL
Lunes, 30 de diciembre 2013, 03:05
Gipuzkoa Zero Zabor ekimenak deituta, Gipuzkoako hainbat bertaratutako lagun ugari bildu ziren atzo festa giroan Usurbilen egin zen 'Nik ere erraustegia gelditu dut' jaialdian. GZZeko ordezkari batek irakurri zuen adierazpenak zioen «lorpen handi bat ospatzeko» zegoela deituta jaialdia, gogoratuz erraustegia lortzea ez zela «erronka makala». «Gipuzkoar guztion osasunak, ingurumenak eta ekonomiak irabazi dute planta toxiko eta garestia bertan behera gelditzearekin. (...) Guztion garaipena da eta guztioi dagokigu ospatzea», azpimarratzen du testuak. Ekitaldiaren baitan, GZZ, Erraustegiaren aurkako plataforma, Eguzki, Ekologistak Martxan eta Greenpeaceko ordezkariek erraustegiaren maketa bota eta puskatu zuten.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión