Ustekabekorik ez Bertsolari Txapelketa Nagusiko zerrendan
Irailaren 29an izango da txapelketako lehen saioa, Villabonan, guztira 43 lagun ariko dira eta Andoni Egaña izan da bakarra lehiaketari uko egin diona
DV
Miércoles, 22 de mayo 2013, 05:32
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 16. edizioa irailaren 29an hasiko da, Villabonan, eta abenduaren 15ean amaituko, Barakaldoko BECen jokatuko den finalarekin. Azken edizioan bezala, 14 saio izango ditu aurtengo Txapelketa Nagusiak.
Publicidad
Bertsozale Elkarteak atzo jakinarazi zuen parte-hartzaileen zerrenda, eta ez dago ezustekorik. Lehiaketari uko egin dion bakarra Andoni Egaña da, baina hori jakinekoa zen, orain dela lau urteko finalean iragarri baitzuen hurrengoan «hor behean aulki jartzen» egongo zela.
Azken bi urteetan egin diren herrialdetako txapelketetan eskuratu dute bertsolariek Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukera, eta horiez gain, orain lau urteko finalistek zuzenean lortua zuten txartela.
Gauzak horrela, 43 bertsolarik eman dute izena txapelketarako: Agin Rezola, Ainhoa Agirreazaldegi, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Amaia Agirre, Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes, Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso, Beñat Ugartetxea, Eneko Fernandez, Eneritz Zabaleta, Erika Lagoma, Etxahun Lekue, Felix Zubia, Fredi Paia, Iban Urdangarin, Igor Elortza, Iker Zubeldia, Iñigo Mantzizidor «Mantxi», Iñaki Apalategi, Iñaki Zelaia, Iratxe Ibarra, Jexux Mari Irazu, Jokin Uranga, Jon Maia, Jon Martin, Jone Uria, Julio Soto, Maddi Sarasua, Maialen Lujanbio, Manex Agirre, Miren Amuriza, Nerea Elustondo, Odei Barroso, Oihana Bartra, Oihane Perea, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Unai Iturriaga , Unai Agirre eta Xabier Silveira.
Bertsozale Elkartea orain dela urtebete pasa hasi zen aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusia diseinatzen eta prestaketa lanetan. Irailaren 17an egingo da aurkezpen ofiziala eta bertan xehetasun guztiak emango dira. Irailaren 26an, berriz, Txapelketa Nagusiaren aurkezpen festa egingo da.
Publicidad
Jakina denez, Maialen Lujanbio hernaniarra dugu txapelduna. Aurreko lau aldietan Andoni Egañak jantzi zuen txapela.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión