Atez atekoari buruz herri galdeketa egitea eskatuko du PNV-k gaur udal batzarrean
K. ARRIZABALAGA
Jueves, 25 de abril 2013, 02:08
Gaur, arratsaldeko 20:00etan, ohiko udal batzarra egingo da, non beste zenbait gaien artean, Zestoako EAJ/PNV alderdiak aurkeztu duen mozioa aztertu eta bozkatuko da. Alderdi honek «atez atekoaren gaian Udalak herri galdaketa antolatzea» eskatuko du.
Publicidad
Arroagoiko Jai Batzordea
Arroa Goiko 2013ko Santio-Santa Ana jaietarako egunak hurbiltzen ari direla eta, Arroagoiko herritar guztiei dei egiten zaie berauen antolaketan parte hartu dezaten. Ba-tzarra, bihar ostiralean, 19:30ean izango da Herri etxe elkartean.
Gurasoentzat hitzaldia
LOMCEri buruzko hitzaldiak egiten ari dira EHIGE, BIHE eta SAREAN elkarteak, PP-ko gobernuak ezarri nahi duen hezkuntza lege berriaren inguruan. Hiru atal izango ditu gaurko hitzaldiak: 'Wert legeak proposatzen dituen aldaketak', 'LOMCEren eragin negatiboa gaurko Euskal Eskola Publikoan' eta 'Euskal Eskola Publikoa gaur, bihar: kalitatea eta ikasle guztiontzako eskola-arrakastaren oinarriak'. Amaieran, galdera eta eztabaidarako tartea izaten da. Hitzaldia gaur, 17:30ean izango da, kultur etxeko areto nagusian. Ekain Guiraso Elkarteko kideek haurrak zaintzeko zerbitzua eskainiko du.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión