Amaiera koloretsua autoak ondo aparkatzeko kanpainari
Festa polita ospatu zen igandean musika eta jan-edanarekin
ESNAL
Miércoles, 24 de abril 2013, 02:13
«Ondo aparkatu», horixe zioen pasa den igandeko jaialdian erakutsitako mosaikoak. Legorretako Udalak, Angel Sanz herritarraren 'Legorretan oinezkoari lagunduz' ekimenari segiz, oinezkoak eta arauak errespetatzeko lanketa abiatu zuen orain aste batzuk, iragan igandean egindako festarekin bukatuz kanpaina.
Publicidad
Korta eta Zapas enparantzan ez zen musikarik, kolorerik, janik edota edaririk falta izan. Legorretar ugari elkartu zen tabernariek egindako patata tortilak dastatu eta ekitaldian parte hartzera, herriko gaztetxoenekin batera. Bertan, hiru auto aparkatu ziren «ez da toki falta, errespetu falta baizik» mezua igorriz.
Txikienek ondoren, udaletxeko bozgorailuetatik entzuten zen Pirritx eta Porrotx-en Eskuetan kantuarekin batera, «ondo aparkatu» zioen mosaiko handi bat osatu zuten, ingurukoen babesaz. Gogora dezagun, Ugaro Herri Ikastetxeko haurrek, lehen mailatik hasi eta seigarrenerarte, hitzaldiak jaso dituztela Anjel Sanz-en eskutik, herrian zehar dauden gune arriskutsuetan nola jokatu adierazi zaielarik, besteak beste.
Era berean, herriko jende ugarik hilabete iraun duen prozesuan izandako parte-hartzea azpimarratu nahi du Udaleko zerbitzu lan taldeak. «Irakasle, jubilatu, elbarri, guraso, tabernari eta beste hainbatek egindako lan eta ahaleginari esker, aurreran-tzean, orain arte gaizki aparkatzen zutenek arduraz jokatuko dutela espero dugu, denon artean Legorreta txukun, garbi eta hobeago bat pauso pauso egin dezagun».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión