Zabalik da atez atekoari buruzko informazio bulegoa udaletxean
AMAIA GOIKOETXEA
Miércoles, 27 de marzo 2013, 01:30
Atez ateko bilketa sistemaren gizarteratze prozesuan urrats berriak ematen ari da Alegiako Udala. Duela bi aste herritarrentzako bilera informatiboak egin ziren, Alegiako gune ezberdinetan bizi diren herritarrei bilketa sistema horrek toki bakoitzean izango dituen xehetasunak azalduz. Bilera horien balorazio positiboa egin du Udalak. Oso gustura dago bileretara joan den jende kopuruari dagokionean, baita herritarrek bileretan izan duten jarreraren harira ere. Bestetik, jada zabalik da atez atekoaren inguruko informazio bulegoa udaletxean. Astearteetan eta ostegunetan egongo da zabalik herritarrentzat 12:00etatik 14:00etara.
Publicidad
Bestalde, iragan astean, etxe atari guztietan kuboen kokapenaren inguruko informazioa jarri zen. Herritarrek kokapen horren inguruko zalantza edo proposamenen bat baldin badute, apirilaren 12ra arteko epea dute proposamen hori aurkezteko. Aldi berean, atari bakoitzean paper edukiontzi komunitarioa jartzeko aukera ere badute herritarrek eta eskaera hori egiteko epea ere, apirilaren 12an amaituko da. Baterako zein besterako aipatu bulegora gerturatu besterik ez dute.
Lan eskaintza
Alegiako Udalak lan eskaintza publiko bat egin du. Zerbitzu ani-tzetako lanpostu bat da eskain-tzen dena. Eraikuntza, manten-tze eta udal zerbitzu eta ekintza ezberdinei lotutako lanak egin beharko dira eta ezinbestekoa da Alegian erroldatuta izatea. Eskaerak aurkezteko epea 2013ko martxoaren 25etik apirilaren 8rako bitartekoa izango da, biak barne, eta eskaera horiek Udal bulegoetan aurkeztu beharko dira 09:00tatik 14:00etara. Informazio gehiago, www.alegia.eu helbidean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión