Atez atekoaren bigarren urtearen ospakizunak ehun bat lagun bildu zituen
2011ko martxoaren 7an jarri zen abian hondar bilketa sistema berria
:: JOSEBA LEZETA
Domingo, 10 de marzo 2013, 04:16
Ehun bat lagun bildu zituen atzo Zurrategi plazan Udalak deituta egin zen atez ateko hondar bilketa sistemaren bigarren urtebetetzea. 2011ko martxoaren 7an jarri zen martxan Antzuolan eta dagoeneko ohiko bihurtu da gure herrian nahiz eta erabateko adostasunik ez lortu bere egunean. Gaztetxeko lagunek ere parte hartu zuten atzo eguerdiko ekitaldian, baita Inma Beristain alkateak eta atez atekoa ezarri zen egunean kargu horretan zegoen Pedro Iturbe ere.
Publicidad
Argazkia ere atera zuten Zurrategin bildutakoek '2' zenbaki baten inguruan 'Zorionak zuri' kantatu bitartean.
Martitzenean, etzi, arratsaldeko sei eta erdietan 2012an atez ateko bilketa sistemarekin Antzuolan lortu diren emaitzak azalduko dituzte jendaurrean. Suposatzekoa da positiboak izango direla. Izan ere, abian denetik oneritzia eta laudorioak baino ez ditu jaso Udalaren aldetik.
Ping pong txapelketa
Datorren egubakoitzean eta zapatuan ping pong txapelketa jokatuko da gimnasioan. Gehienez hamasei jokalarik parte hartuko dute eta partidak 21 tantoko bi set irabaztera izango dira. Hori bai, finalea luzeago joango da, hiru set irabaztera. Egubakoitz arratsaldean final-zortziren eta final-laurdenen txanda da eta zapatu goizean, finalerdi eta finalarena.
Zapatu goizean, baita, zabalik izango ditu ateak gimnasioak jendearentzat. Bizkarra zaintzeko tailer praktikoa eskainiko da hamarretan; pump, hamaiketan; spinning, eguerdiko hamabietan; eta zumba dantza saioa ordu batetik aurrera.
Futbola
Antzuola Kirol Elkarteko futbol talde kadeteak atzeratutako neurketa du Aretxabaletan bihar arratsaldeko sei eta erdietan. Ibarrako futbol zelaian etxeko taldeari egingo dio aurre Gipuzkoa Koparen barruan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión