Haatik dantza-konpainiakoak, Konstituzio Enparantzan lanean. :: JOSÉ MARI LÓPEZ
CULTURA

Giroa berotzen hasteko, Peñagarikano eta Soto

Eguraldiak lagundu zuen eta saio jendetsuak gertatu ziren Parte Zaharrean egin zirenak

F. I.

Domingo, 27 de enero 2013, 15:19

Publicidad

Bertso Eguna eguerdiko 12:15etan hasi zen, Bulebarrean. Hango kioskora bi bertsolari igo ziren (Anjel Mari Peñagarikano eta Julio Soto), eta Alaitz Rekondok emandako gai honen inguruan jardun ziren: «Kanpotarrak zarete, etorri zarete sansebastianetan Donostiara eta hemengo festa ikusi. Zer iruditu zaizue danborrada, angula-jana eta hemengo gauza hauek?». Peñagarikano laudorioekin hasi zen: «Zerbait aparta beti izan da Donostia», eta Sotok antzera: «Baina oraindik bada diru piska bat Donostian». Baina kutsu diplomatiko horrek ez zuen asko iraun. Albizturgo beteranoak hau bota zuen: «Neretzat behintzat hobeak dira Tolosako inauteriak». Eta ondorengo bertsoan: «Han mozorroak berezkoak dira, eta artifizialak hemen».

Bulebarreko saioa amaituta, bertsolariak Bretxako azoka aldera joan ziren. Han jende dezente ari zen erosketak egiten, eta haietako askok erabaki zuten bertsolari arreta ipintzea. Azkenean, jendetsua gertatu zen hango ekinaldia. Baina han beste bertsolri batzuk, dezente gazteagoak, aritu ziren: Odei Barroso, Manex Agirre, Malen Amenabar eta Nerea Ibarzabal. Hasierako gaia krisia izan zen, baina saioaa nahiko libretik joan zen. Eta zenbait une benetan atseginak izan ziren. Adibidez, Barroso, aldameneko ume batzuei begira (bost-sei urtekoak), haietako baten berokia aipatu zuenean (lehoinabar-azal itxurakoa baitzen), esanez, horrelako «leopardo-jantzia bazuten aberatsagoak izango zirela» beraiek baino. Hori entzunda, ume haiek segituan alde egin zuten paretik.

Manex Agirre eta Odei Barroso gazteak dira, baina Malen Amenabar eta Nerea Ibarzabal are gazteagoak, hemeretzi urtekoak baitira, eta atzokoa aurreneko saio formala zuten ia-ia. Ibilbidea egina dute Eskolarteko Bertso Txapelketan eta, helduen mailan, Bizkaiko Txapelketako jarduna besterik ez zuten aurretik egina, eta biak ala biak «oso pozik». Bata Larrabetzukoa da eta bestea Markinakoa, eta gainera aritu dira Bertso Egun honetako antolakuntza-taldean.

Eta goizeko azken saioa Konstituzio Enparantzan izan zen, eta bertso-dantza tankerakoa. Haatik dantza taldeko batzuk jardun ziren, alegia, herriz herri 'Errimak oinetan' ikuskizuna eskain-tzen ari den taldea. Zenbaitetan bat-bateko bertsoak 'gai-hartuta' jardun ziren, baina gehienetan bozgoragailutik entzuten ziren Sustrai Colinaren bertso ba-tzuen 'bertsio dantzatua' eskaini zuten.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad