Herritar asko hurbildu zen hondakinen gaia aztertu zen udalbatzarrera. :: ESNAL
LEGORRETA

Gehien birziklatzea ahalbidetzen duen sistemaren alde egingo du Udalak

Bilduko bost zinegotziek mozioaren alde bozkatu zuten, Legorreta Bizirikeko laurek, berriz, aurka. Hondakinen kudeaketaren inguruko mozioa onartu zuen Plenoak

ESNAL

Sábado, 25 de febrero 2012, 04:52

Publicidad

Ostegunean Udaletxeko Areto Nagusian egindako ohiko udalbatzan, Udal taldeak aurkeztutako 'Legorretarrok arazo bat dugu hondakinekin' izeneko mozioa onartu zen. Bildu-ko bost zinegotziek, mozioaren aldeko botoa eman zuten, Legorreta Bizirik-eko laurek aldiz, aurka bozkatu zuten.

Bozketa egin aurretik, Bakartxo Mendez Alkateak mozioa irakurri zuen eta bertan, ondorengo bost puntuak onartzea proposatzen zen:

1. Legorretako Udalak ahalik eta hondakin gutxien sortzeko azterketa abiatuko du Sasietako Mankomunitatearekin.

2. Legorretako Udalak Mankomunitatearekin batera adostuko du konpostatze kanpaina zabala egitea herriko familien artean.

3. Legorretako Udalak ahalik eta gehien birziklatze aldera, emaitza onenak lortzen dituen hiri hondakinen bilketaren alde egiteko konpromezua hartzen du, eta %80ko birziklatze maila lortzen ari den sistema bakarra atez ateko bilketa da gaur egun.

4. Udalak etengabeko urratsak emango ditu Legorreta zero zabor lurraldea bihurtzeko bidean.

5. Hau guztia burutzeko, Sasietako Makomunitatearekin lan-batzorde bat osatzeko eskaera egingo du.

Behin mozioa irakurrita, Ander Telleria oposizioko zinegotziak adierazi zuen, bere ustez gaia lantzeko zerbitzu batzorde bat osatu beharko litzatekeela erabakirik hartu baino lehen, atez ateko zabor bilketari erreferentzia eginez. Telleriaren hitzei erantzunez, Udal Gobernuko zinegotziek azaldu zuten, Udalak ez duela hartu atez ateko sistema ezartzeko erabakirik, eta mozioak, ahalik eta zabor gehien birziklatzearen aldeko konpromisoa hartzea esan nahi zuela.

Publicidad

Zentzu horretan, Laida Oiarbide zinegotziak argitu zuen, egun Udalaren helburua ez dela atez ateko sistema ezartzea, baizik eta zabor gehien birziklatzeko sistemaren alde egitea. Oiarbidek erantsi zuen, Udalak lanketa berezia egingo duela herritarrekin eta Sasieta Mankomunitatearekin. Alde batetik herritarrekin, gaiaren inguruan informazioa zabaltzeko, eta bestetik Sasietarekin, ahalik eta gehien birziklatzeko sistema edo formula zein izan litekeen aztertzeko.

Giro honetan aipatu, Legorretako Udalak zaborraren gaiari buruzko informazioa banatuko duela etxez etxe datozen egunotan.

Tren geltoki berria

Udalbatzaren amaieran, oposizioak tren geltoki berriari buruz egindako galderari erantzunez, Udal Gobernutik azaldu zuten, gaia geldirik dagoela gaur egun, geltokia egiteko diru-partida dela eta. Udaleko arduradunek adierazi zuten, Espainiako Gobernuak martxoan ezagutzera emango dituen aurrekontuen berri izan arte, ez dela jakingo tren geltoki berriak aurrera egingo duen ala ez.

Publicidad

Bestalde, Zubiaurreko etxebizitzak ere hizpide izan ziren udalbatzaren bukaeran, eta Udalak jakinarazi zuen, egitasmoak aurrera egin dezan Kantauriko Ur Konfederazioaren txostenaren zain daudela.

Toka gaur Bilkoinen

Urtero bezala Bilkoin Elkarteak bazkideentzako Toka Txapelketa antolatu du aurten ere, eta sailkatze fasea gaur eta bihar izango da. Gaur, 16:00etatik 18:00etara, eta bihar, 12:00etatik 14:00etara. Finala datorren martxoaren 3an jokatuko da, hain zuzen ere, Mus Txapelketa egingo den egun berean eta Bilkoin Elkartearen Egunaren bezperan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad