ARAMA

Zaborraren trataeraren inguruan bi hitzaldi

Otsailaren 7an eta 9an izango dira, kultur etxean

DV

Jueves, 2 de febrero 2012, 03:05

Publicidad

Aramako Udalak, zaborraren trataera dela eta, gure gizartean hain hedatua dagoen arazo honen inguruko hausnarketa batera bideratu nahi ditu herritarrak, gaur egun Gipuzkoan nabarmen-tzen diren bi pentsamolde ezberdinak jasoz.

Hala, asteartean otsailak 7, errauste plantaren eraikuntza, eta aldi berean, zaborraren trataera errausketa bidez izatea defendatuko duen Carlos Ormazabal izango da azalpenak ematen.

Beste aldetik, ostegunean otsailak 9, zaborraren beste kudeaketa bat posible dela, eta gaikako jasotze eraginkor bat dela arazoari aurre egiteko erarik egokiena defendatuko digun Imanol Azpiroz, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa-ko batzordeko eta Gipuzkoa Zero Zabor elkarteko kidea, izango da.

Gai honek duen garrantzia kontutan izanda, udalak dei egiten die herritarrei, bi agerraldi hauetako partaide izan daitezen. Bi agerraldiak, kultur etxean izango dira, arratsaldeko 18:30ean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad