«Azpeitiko egungo zabor bilketa sistemak aldaketa sakona behar du»
Bidea lantzeko hitzaldi zikloa antolatu du Azpeitia Zero Zabor taldeak
ELI AIZPURU
Miércoles, 1 de febrero 2012, 03:18
Publicidad
Azpeitia Zero Zabor Taldeak, beste zenbait tokitako esperientziak aztertu ostean, Azpeitiko bilketa sistemak «aldaketa sakon bat» behar duela adierazi du prentsaurrean, jasotakoaren %80a baino gehiago izan dadin hondakina eta zabor hutsa edo errefusa modu esanguratsuan murriztu. «Kate hau osatzen dugun zati bakoitzak, bere arduraz jabetu eta zaborra murrizteko pausoak eman behar ditugu», esan dute.
Horrela, Azpeitian bilketa sistema «berri» eta «propioa» garatu behar dela diote. Helburua lortu ahal izateko, herritarren ekarpena beharrezkotzak jotzen dute eta horretarako «zuzeneko informazioa jasotzea» da egokiena.
Ostiralean, lehena
Hala, hitzaldi zikloa antolatu dute eta etzi burutuko da lehena. Emakumeen Txokoan eskainiko da, 19:00etan. Bertan 'El Tinter' enpresa kataluniarreko zuzendari Antonia Barba izango da hizlari.
Bigarrena, otsailaren 8an da, 19:00etan baita ere. «Hondakinen kudeaketa: Azpeitia eta Gipuzkoako egoera» gaitzat hartuta, mahaikide izango dira Urola Erdiko Mankomunitateko lehendakari Leire Etxaniz; Azpeitiko Ingurumen teknikari Izaskun Zeziaga eta Juan Carlos Alduntzin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Lurralde Antolaketa arduraduna.
Publicidad
Lehen ziklo hau ixteko, otsailaren 13an, Sanagustinen, 'Zero Zabor: Hondakinek badute irtenbidea'hitzaldia eskainiko dute Ainhoa Arrozpide eta Mikel Ikatzategi Gipuzkoa Zero Zaborreko kideek.
Azpeitian gaur egun dugun bilketa sistemak, asko jota, jasotzen duenaren %40a da hondakina, hau da, beira, kartoia, plastikoa eta an-tzekoak; eta %60-aren gainetik zabor hutsa, zuzenean zabortegira botako dena.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión