Edukiontzi marroia
PPLL
Martes, 6 de diciembre 2011, 03:30
Publicidad
:: INHAR AGIRREZABAL. Zarauzko Udalak, datorren urterako ordenantza fiskalak onartu ditu. Hondakinen atalari dagokionean, edukiontzi marroiaren erabilera saritu nahi izan du. Gogoratu behar da, edukiontzi marroira etxean, baratzean edo lorategian sortutako materia organikoa (kozinatua edo kozinatu gabea) bota behar dela.
Hartutako neurri honek, Zarautz Zero Zabor taldeko kideoi zenbait kezka eta zalantza sor-tzen dizkigu. Batetik, gainon-tzeko hondakinen gaikako bilketa (beira, kartoia eta papera, on-tzi arinak) xuxen-xuxen bete-tzen dela aditzera ematen du eta hori horrela ez dela jakiteko herriko edukiontzi berdeetara begiratu besterik ez dago; bestela, Udalak datu hauek eskura izango ditu eta kontsulta ditzala.
Bestetik, edukiontzi marroiaren orain arteko erabilera ezaguna da. Bertara gure poltsatxoa botatzera goazenean, hauek hutsak edo gehienez beste bi edo hiru poltsa daudela ikus dezakegu, edukiontzi berdeak gainezka dauden bitartean. Duela urte bete inguru, Udalean gehiengoa duten talde politikoek Usurbilgo itunaren edukiak biltzen dituen agiria sinatu zuten Zarautzen. Agiriko edukiak gogora ekarriz, erraustegiaren aukera baztertu eta sei urtetako moratoria eska-tzen da bitarte horretan herrietan zero zabor programak ezar-tzeko. Behin herrietan zero zabor programak ezarrita, agerian geratuko baita erraustegia ez dela beharrezko, hormigoi zale eta erabili eta botaren aldekoek diotenaren aurrean. Agiri honetaz gain, Bilduren herri programan ere antzeko terminoak erabiltzen dira.
Hauek kontuan hartuta, herrian zero zabor programa ezar-tzeko tasen bidez edukiontzi marroiaren erabilera bultzatzea ez zaigu neurri eraginkorra iruditzen. Zero zabor programa ezartzeak, hondakinen gaikako bilketan oraingo datuekin alderatuta emaitza oso onak lortzea eskatzen du besteak beste. Emaitza hauek lortzeko bidea Atez Ateko hondakinen bilketa sistema da, Usurbil, Hernani, Oiartzun eta Antzuolako kasuek erakutsi duten bezala.
Publicidad
Denborak erakutsiko du hartutako neurria eraginkorra den ala ez, baina herrian zero zabor programaren ezarpena ezin da atzeratu, are gutxiago Urtetako zabortegia herrian izanik. Gure poltsikoak ukitzea ez bazaigu gustatzen eta estutu egiten bagaitu ere, neurri honek ez du gugan kontzientzia sorraraziko. Hondakinen gaikako bilketa ondo egitea ez da herritarren borondate onaren kontua, herritarren betebeharra baizik, inguruarekiko dugun betebeharra.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión