Musika eta jaia larunbateko Elkartasun Egunean
Arrasateko tabernetan hamabi kontzertu izango dira arratsaldean eta Gaztetxean beste lau kontzertu 23:00etatik aurrera
N.G.
Jueves, 3 de junio 2010, 04:28
Publicidad
Larunbatean, hilak 5, ospatuko da Portaloira Topaguneak antolatutako Elkartasun Eguna, «preso politikoek orokorrean eta bereziki Arrasateko presoek bizi duten egoera larri salatzeko eguna». Eta horretarako egun guztian zehar musikaz eta jaiaz gainezkatuko dute tabernak eta kaleak. Eguerdiko 12:00etan triki-bertso poteoa izango da, Biteri plazatik abiatuta. Ondoren, 14:30etan, parrillada egingo dute Biterin (txartelak bertan salduko dira) eta 17:00etatik aurrera kontzertuak izango dira tabernetan. 17:00etan hasiko dira hurrengo kontzertuak: Ekaitzen Goienetxe anaiak (Nafarroa), Iratin Aggressive Combat (Arrasate), Ederran Shycosonics (Arrasate), Basatin Fight to Life (Arrasate), Etxosten Crisis (Bermeo) eta Jai Zalen Sermonds (Elorrio) taldeak izango dira. 18:00etan honako taldeek joko dute arrasateko tabernetan: La Betty Travanek (Iruña) Iluntzen, Mendez Guerrillak (Beasain) Taupan, Runbatzou k (Bilbo) Gure Lekun, Xastak (Gasteiz) Haizean, Interprete Desconocidok (Arrasate) Daten eta Asfiksiak (Oñati) Iratin. Kontzertuak amaiatzean, 19:30ak aldera manifestazioa egingo dute portaloitik eta 23:00etan kontzertuak izango dira Gaztetxean: Skarmento (Galizia), Show Business (Oñati), Kañeria 13 (Arrasate) eta Iheskide (Elorrio).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión