Eskola Agenda 21eko batzar bereziko irudiak.
OIARTZUN

Oiartzungo Ikasleek atez ateko bilketaren aldeko apustua egin dute

EGARRIZ

Miércoles, 2 de junio 2010, 05:16

Publicidad

Eskola Agenda 21n hondakinen gaia landu dute ikastetxeetan Urtero bezala, Eskola Agenda 21eko ikasturte bukaerako batzarra egin dute Elizalde Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako ikasle ordezkariek Aitor Etxeberria alkatearekin eta Jon Kortajarena Hondakinen teknikariarekin. Ikasturte guztian zehar ikasgeletan hondakinen gaia landu dute Haurtzaro Ikastolan, Elizalde Herri Eskolan eta Elizalde Institutuan, eta gaur goizean atera dituzten ondorioak eta hobetzeko proposamenak ekarri dituzte ikasleek Udalera.

Ikasleek Udalak atez ateko hondakinen bilketaren alde egindako apustuarekin bat egiten dutela azaldu dute: «Ikusi dugu hondakinekin arazoa handia dela eta ulertzen dugu Udalak hartutako erabakia». Konpromisoa ere hartu dute: «Arazoa konpontzeko saiakera egingo dugu. Etxean, gurasoei lagunduko diegu gauzak ongi bereizten eta ahal duenak konposta egingo dugu».

Atez ateko bilketarekin, «jendea gehiago arduratuko da bere hondakinez», diote ikasleek. «Gehiago eta hobeto birziklatuko dugu».

Berrerabiltzeko eta hondakin gutxiago sortzeko konpromisoa. Erakusketekin, udal teknikariekin bilduta, ikastetxeetan ekoikuskari-tzak eginda. landu dute ikasgeletan hondakinen gaia, Mendi Enara Elkartearen bidez. Gaian sakondu ondoren, hainbat konpromiso eta eskaera egin dituzte ikasleek.

Hauek dira ikasleek hartutako konpromisoetako batzuk: ikasgeletan hondakinak ongi sailtzeko ontziak jarriko dituzte; hondakin gutxiago sortzen saiatuko dira; ordutegiak eta egutegiak errespetatuko dituzte; arropa eta materiala berrerabiliko dituzte; pilak eta botikak dagozkien tokietara botako dituzte.

Publicidad

Herria hobetzeko bidean eurek egindako proposamenak kontuan hartzeko eskatu diote Aitor Etxeberria alkateari ikasleek. Horretarako, txosten bat entregatu diote. «Bidegaragarri diren eskaerak egitea nahi genuke eta erantzunak ematea». Horretarako, irailaren 24an berriz bilduko dira Eskola Agenda 21ko ikasleak Udal ordezkariekin.

Birziklapena bultzatzeko iradokizunak. Hondakinen gaikako bilketa bultzatzeko, hobeto eta gehiago birziklatzeko eskaerak eta iradokizunak ere eman dizkiete ikasleek Udalari: gaika sailkatzeko aukera ematen duten kaleko zakarron-tziak jartzea; helduen artean jokabide eredugarriak bultzatzea; emergentzia gune gehiago egotea; hondakinak uzteko ordutegia goizago hastea edota hilabete batzuen buruan herritarrei galdetzea.

Publicidad

Elizaldeko ikasleek, gainera, euren ikastetxean dagoen konpostagailua berriz martxan jartzeko eskatu dute. Aitor Etxeberria alkateak egindako lana 'eskertu' die ikasleei. «Askotan gurasoei zuek erakutsiko diezue ongi birziklatzen etxean, eta segi ezazue horretan. Atez ateko bilketa etorkizuneko apustua da, eta zuek zarete herri honen etorkizuna».

Horrez gain, Xorrolaren inguruan ere eskaera berriak egin dituzte ikasleek. Besteak beste, Mendibildik pasatzea, bidaiari gehiago sartuko liratekeen ibilgailua, asteburutan ere Xorrola egotea eta tarifa merkatzea eskatu dute ikasleek. Etxeberriak aipatu duenez, «oso gustura gaude Xorrolak ikasleen artean ere izan duen harrerarekin». Ikasleei argitu dienez, «autobusa ez da beti betetzen, eta ibilgailu handiagoa erostea ondo pentsatu beharreko inbertsioa da. Nahi genuke beti beteta ibiliko balitz eta autobus handiagoaren beharra bagenu». Era berean, alkateak ikasleei aurreratu die Udala Xorrola ere Lurraldebus zerbitzuan sartzeko negoziaketak aurrera doazela.

Publicidad

Udal plenoa

Gaur, arratsaldeko 7etan, udale-txean, ez ohiko biltzarra burutuko da. Bertan besteak beste, ARR-1A eta ARR-1B urbanizazio proiek-tuaren Testu Bateratuaren onarpena, ARR-1A eremuko lur azpiko aparkalekua egiteko proiektuaren onarpena, Zubiondo etxerako igogailua egiteko proiektuaren onarpena eta ARR-1A eta ARR-1B urbanizazio proiektuan, ARR-1A eremuko lur azpiko aparkalekuaren proiektuan eta Zubiondo etxearentzat igogailu proiektuan sartutako obrak prozedura ireki bidez esleitzeko kontratazio espedientea.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad