Garmendia (izq.) y Zubizarreta (der.) conla txapela de campeones. B. G.

Tolosa Goierri

Zubizarreta eta Garmendia, Gipuzkoako Txapeldun

Goierritar derbia bizitzeko aukera izan zen finalean, eta 22-18 markagailuarekin, Lapkeko bikoteak garaipena lortu zuen

J. Z.

GOIERRI.

Miércoles, 12 de noviembre 2025, 20:45

Asteburuan Gipuzkoako Ezker Hormako Kluben arteko txapelketak jokatu ziren, eta Goierriko pilotariak bereziki nabarmendu dira lehian. Lazkaoko Lapke eta Zegamako Tartaloetxe klubak ordezkatuz ariko dira Gipuzkoako pilota nagusien mailan.

Publicidad

Larunbatean, goizeko 11:00etan, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, goierritarren arteko derbia jokatu zen nagusien mailako ohorezko mailan. Partiduan, Lapkeko Beñat Zubizarreta ataundarra eta Beñat Garmendia beasaindarra aritu ziren, eta euren aurkariak Tartaloetxeko Beñat Azketa beasaindarra eta Aitor Elizegi zaldibiarra izan ziren. Lehia hasieratik amaierara tentsio handikoa izan zen, Azketa-Elizegi bikoteak 8-2-ko aurrerapena lortu zuten. Lehen fasean, aurkari sendo eta esperientziadunak direla erakutsi zuten, eta partidaren pisua beraiengan hartu zuten.

Hala ere, Zubizarreta eta Garmendiak pixkanaka aurrera egin zuten, jokoan maila altua erakutsiz eta euren indarra baliatuz. Azkenean, Lapkeko bikoteak markagailua irauli zuen, 22-18 emaitzarekin, eta txapela etxera eramateko aukera izan zuten.

«Partidu gogorra izan zen, 8-2 Azketa eta Elizegirentzat hasieran, maila altuko aurkariak direla ikusita, asko kostatu zitzaigun», adierazi zuen Garmendiak. «Ondoren pixkanaka aurrera egin eta azken unera arte borrokatu genuen, asko izerditutako txapela lortu arte. Azketa eta Elizegiren partida eta txapelketa txalotzekoak izan dira» aipatu zuen Garmendiak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad