Zegama

Gaur hasiko dira Zegamako San Bartolome jaiak

MIKEL BERASATEGI

Zegama.

Lunes, 22 de agosto 2022, 23:59

Pandemiaren ondorioz, bi urtetan festa egon ez bada ere, aurten San Bartolome jaiak bueltan dira. Gaur Mozorro Egunarekin hasiko dira jaiak. Jarraian, gaurko antolatutako ekintzak: goizeko 9:30ean herritarren arteko txirrindu probak egingo dira 2 urtetik 13 urtera artekoentzat. Ondoren, L. Apeaderora Igoera, Jabier Berasategiren omenez XXIII.a egingo da. 14 urtetik gorakoen artean egin ohi den lasterketa da, Barrenaldea Auzoko Olatxo baserriaren paretik abiatu eta Apeaderoko gainean amaitzen dena. Haizea Tabernaren parean tarteko helmuga izango da.

Publicidad

Eguerdiko 11:45ak aldera, koadrillak mozorroturik eta Iraunkorrak txarangak lagunduta, Jose Maiora enparantzan elkartuko dira. Honela, eguerdiarekin batera, jaiei hasiera emango dien pregoia, txupina jaurtiketa, Belearen Jaitsiera, kanpai jotzea, paper fabrikako tutuaren sirena hotsa eta festetako zapia jarriko dira. Ordubietan, Elizondo plazan koadrillen arteko bazkaria egingo da.

Arratsaldeko bostetan, San Bartolome ermitan bezpera nagusiak ospatuko dira eta 17:30ean herritarren bolo txapelketa Txarapeko bolatokian. 18:00etan, XLIII. futbito txapelketaren finala jokatuko dute Ipurbeltz eta Terrex taldeek.

Iluntzearekin bat, buruhandi eta erraldoien kalejira 19:30ean eta 20:15ean mozorro lehiaketako sari banaketa. Gaueko 0:00etatik aurrera erromeria izango da Iratzar Taldearekin Jose Maiora enparantzan.

Indarkeria sexista, informazioa

Festetarako Zegamako Udalak ere, indarkeria sexisten aurkako protokoloa zabaldu du eta honela hiru telefono garratzitsu aipatzen ditu bertan: larrialdiak, 112; 24 orduko arreta zerbitzua, 900 840 111; eta Zegamako Udala, 943 80 11 15. Horrez gain, ostiral eta larunbatean, Gazte Herexaren txoznan ere laguntzeko talde bat egongo da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad