Mutilen kategoriako podiuma. M.B.
Mendira

Zegama-Aizkorri duatloia jokatu zen astebruruan

MIKEL BERASATEGI

Viernes, 30 de septiembre 2022, 00:08

Pasa den larunbatean, Zegama-Aizkorri mendi duatloia jokatu zen, Elkartu Nahi txirrindulari elkarteak antolatuta. Bertan, goierritarrak maila onean aritu ziren hiru kategorietan.

Publicidad

Mutilen kategorian, Josu Urrestarazu idiazbaldarrak lortu zuen txapela, 01:57:05eko denborarekin. Haren atzetik, Gaikoitz Bravo (01:58:42) lazkaotarra bigarren postuan eta Eneko Gurrutxaga (01:58:47) amasarra hirugarrengoan sailkatu ziren. Nesken kategorian berriz, Enara Oronoz iruindarrak jantzi zuen txapela, (02:32:02), bigarren postuan Ainara Pequeño sailkatu zen (02:53:51) eta hirugarren Maria Gomez (03:07:09) Fuenmayorkoa.

Mutilak erreleboka kategorian, Gari Arizmendi eta Ander Amonarriz Zikuñagakoek osatutako bikoteak lortu zuen denbora onena (01:50:46). Jarraian, Iban San Juan eta Aitor Perez zegamarrak geratu ziren (01:53:49) eta podiuma itxiz, hauek ere Zikuñagakoak, Mattin Sanzberro eta Anartz Artola (01:57:48).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad