Berrogei ikasletik gora parte hartuko dute jardunaldian. ARGAZKIAK NÚÑEZ
Zaldibia

Zaldibia arkitektura-diseinu berritzailearen topagune

Austriako eta Donostiako arkitektura eskolako ikasleak eta irakasleak aste guztian arituko dira herriko plazaren diseinuaren inguruan lanean

YARZA

Jueves, 14 de julio 2022, 00:05

Aste honetan Zaldibian egongo diren arkitektura ikasle eta irakasleak martxan daude. Astelehenean eman zien ongietorria Udalak eta herritarrak ere antolatu diren ekitaldietan parte hartzera animatu zituen Eztitxu Mujika alkateak. Era berean, Xotil Natke irakasleak eskerrak eman zituen jardunaldi hauek antolatzeko aukera emateagatik, baita egun hauetan lagunduko dieten herritarrei ere. «Ilusio handia da ikasleekin horrelako ekitaldi batean parte hartzea. Aukera izugarria da guretzako, irakasleentzako, horrelako proiektu batean parte hartzea, eta ikasleentzako zer esanik ez».

Publicidad

Austriako Innsbruckeko arkitektura fakultateko eta Donostiako arkitektura eskolako ikasleak eta irakasleak aste guztian arituko dira Zaldibiako plazaren diseinuaren inguruan lanean. Hainbat eraikuntza egingo dituzte eta, sortutako eta ikasitako guztiarekin osatuko da ikasturte berriarekin batera plazako proiektua.

Topaketak plazako diseinu berria ardatz izango badu ere, elkar ezagutzeko tartea egongo da eta horretarako gaur patata tortilla lehiaketa antolatuko da. Gainera, bihar ostiralean, 'Zaintzen gaituzten herriak' izenburuko mahai-ingurua egingo da, Euskal Herriko udalerrietan diseinatutako zaintza egitasmoak landuko dituena Udalbiltzaren eskutik, Xabier Lertxundi Hernaniko alkatearekin, Agurtzane Solabarrieta Usurbilgo alkatearekin, Eztitxu Mujika Zaldibiako alkatearekin eta Izarra Urdaileta Segurako alkatearekin, Irati Mogollón soziologoak gidatua.

Jarraian, 19:00etan arkitektura interbentzioen irekiera egingo da, eta 20:00etan, Zo-Zongó!! perkusio ikuskizuna eskainiko da. Jardunaldiei amaiera emateko barrikotea egingo da plazan eta Rukula taldeak kontzertua eskainiko du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad