Tolosa Goierri
Xabi Antzaren mondejua, XIV. Mondeju Lehiaketako garaileaJ. ZABALA
ATAUN.
Lunes, 10 de noviembre 2025, 20:34
San Martin Jaien baitan, Jentilbaratza K.E.-ak antolatuta, igandean burutu zen XIV. Mondeju Lehiaketa, herriko tradizio gastronomikoaren festa bilakatuz. Aurten zortzi lagunek hartu zuten parte, eta epaile lanetan sukaldari adituak aritu ziren: Iker Markinez (Kaxola), Santos Aldasoro (Arrano jatetxea), eta herritar Inazio Garmendia eta Pili Barandiaran.
Publicidad
Lehiaketa oso parekatua izan zen, eta aurkeztutako mondejuen maila eta kalitatea sekula baino handiagoa iruditu zitzaien epaileei. Azkenean, Xabi Antzaren mondejuak jaso zuen Ataungo Mondeju onenaren saria. Bigarren saria Ane Tapia, Egoitz Goikoetxea eta Mikel Dorronsorok osatutako hirukotearentzat izan zen, eta hirugarren postua Joxe Mari Barandiaranek eskuratu zuen.
Gainera, Inazio Garmendia izendatu zuten Mondeju Beltzaren Lagun, urte askotan bere harategian burututako lanarengatik. Lehiaketarekin batera, herritarrek urtero bezala mondeju pintxoak dastatzeko aukera izan zuten, eta epaileek goraipatu zuten Ataungo herritarren ahalegina jaki preziatu hau mantentzeko, gazteak eta herritarrak tradizio hau ikastera eta gordetzera animatuz. Giroa ederra izan zen, eta festaz gozatzen jarraitu zuten egun osoan zehar.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión