Villafranca del Penedès eta Loatzo Musika Eskolaren arteko elkartrukea
Larunbat goizean kalejira egingo dute, eta arratsaldean emanaldia eskainiko dute Villabonako Gurea zinean
Amasa-Villabona
Viernes, 7 de noviembre 2025, 20:57
Loatzo Musika Eskolako ikasle eta irakasleek martxoan Villafranca del Penedès herrian izan ziren bi eskolen arteko elkartrukea berreskuratuz, pandemiatik bertan behera geratu baitzen ia hamar urteko harremana. Aste honetan kataluniarrek bisita itzuliko diete eta ospatzeko emanaldi bereziak antolatu dituzte. «Aukera paregabea izango dugu beraien kultura musikaren bidez ezagutu eta nola ez, gozatu, musika hori baita, gozamena, eta kultura ezberdinen arteko komunikabide kanal paregabe», azaldu dute Loatzo musika eskolako arduradunek.
Publicidad
Ostegun iluntzean iritsi ziren eskualdera, eta atzo Villabonako udaletxean harrera ofiziala egin zieten. Ondoren, Villabona eta Alegiako eskoletara eta Anoetako ikastolara joan ziren DBHko ikasleei emanaldi txiki bat eskaintzera.
Gaurko jardunaldi berezia antolatu due. Eguerdian kalejira egingo dute Villabonatik Zizurkilera joan etorria eginez. Musika ikasle eta irakasleekin batera, Villabona eta Zizurkilgo erraldoiek ere parte hartuko dute.
Arratsaldean, berriz, bi musika eskoletako hainbat musika talderen emanaldiak izango dira Gurea zineman 18:00etatik aurrera. Ondoren, afari musikatu bat egingo dute Alegiako kultur etxean.
Autobus bereziak Amasara
San Martin jaietara joateko autobus zerbitzu bereziak egongo dira gaur, baita datorren ostiral eta larunbatean ere. Autobusa Olaederra kiroldegitik irtengo da Amasara igotzeko orduero 22:30etik 00:30era eta 02:30etik 04:30era. Bestalde, Amasatik itzultzeko autobús zerbitzuak egongo dira orduro 22:00etatik 05:00etara. Gainera, 04:00ak eta 05:00etako zerbitzuek Aduna-Zizurkil-Asteasu ibilbidea ere egingo dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión