I. Trikuharri mendi lasterketa larunbatean
IMANOL ARRATIBEL
Domingo, 17 de julio 2022, 00:13
Trikuharri mendiko lehen lasterketa uztailaren 23an, larunbata, ospatuko da herrian, 18 eta 27 kilometroko bi ibilbiderekin, irteera eta helmuga Erreboteko Plazan duelarik. Villabona Tritaloi Taldeak antolatuta, lasterketa honen helburua mendia eta kirola maite dutenak elkartzea da, herri kirolarietatik hasi eta maila goreneko kirolarietara, eta 400 parte-hartzaile inguru izatea lortu nahi da.
Publicidad
27kilometoko irteera goizeko 8:30ean izango da, 1.358 metroko desnibelarekin, sei ordu inguru, Kiriki (536 m), Munotsa (674 m), Arnabar (790 m), gehienezko altuera, Belabieta (699 m), Uzturre (730 m) eta Loatzo (636 m) pasabideekin. Amasa-Villabona, Berastegi Elduain eta Tolosa herrietatik igaroko da.
18 kilometroko irteera goizeko 9:00etan izango da, 916 metroko desnibelarekin, lau bat ordu, Belabieta (699m), gehienezko altuera, eta Loatzo (636m) pasabideekin. Amasa-Villabona eta Tolosatik igaroko da. Belabietan bi ibilbideak kontrolatuko dira eta hainbat puntutan ura eta fruta hornituko dira.
Irabazleek Iñaki Gorostidik egindako eskultura bat jasoko dute. Izena emateko www.kronoak.com web orrian. Eta larunbatean bertan goizeko 7:30ean, San Huberto Txapelketako IX. Santio Lehiaketa izango da Amasamendin, Zakur Zaunka Top Kirol Klubak antolatuta.
23ko Herri bazkaria
Herri bazkarirako izena emateko, herriafaria24@gmail.com e-mailean egin daiteke, ostegun eguerdiko 12:00ak baino lehen (kuadrillaren izena eta jende kopurua adierazi behar da). Izen-ematea modu presentzialean egin nahi izatekotan, ostegunean eginbehar da, hilak 21, 9:00etatik 12:00etara, Zuretzat bulegoan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión