'Cabezas de cartel' antzezlana, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, Gurean
IMANOL ARRATIBEL
Domingo, 27 de marzo 2022, 00:15
Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko gaur, Gurea zineman arratsaldeko 19:30ean 'Cabezas de cartel' antzezlana ikusi ahal izango da. Antzezlan honek antzerkiaz hitz egiten du antzezlanaren barrutik. Perigallo Teatro antzerki taldeak eskainiko du. Celia Nadal eta Javier Manzanera beti bezala maila ikusgarrian ari dira interpretazioetan. Sarrera zortzi eurotan, villabona.eus edo leihatilan.
Publicidad
1.200 mendizale gaur
Aizkardi mendi taldeak antolatzen duen mendi martxek 1.200 lagun inguru bilduko ditu gaur Amasa-Villabonan. 43 eta 24 kilometroko bi ibilaldi antolatu ditu aurtengoan Amasa-Villabonako mendi taldeak. Ibilaldi luzea egingo dutenek 7etan dute hitzordua Malkar plazan eta motzekoek berriz, 8etan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión