Villabona

Behar Zanak pilota jaialdiarekin ospatuko du bere urteurrena asteburu honetan

Goiz zein arratsaldean egongo dira gaur jaialdiak frontoian eta bihar errebote partidua jokatuko da plazan

Amaia Núñez

AMASA-VILLABONA.

Viernes, 30 de mayo 2025, 19:39

Behar Zana elkarteak jaialdi berezia antolatu du aurten ere bere sorreraren urteurrena ospatzeko. 79 urte beteko ditu eta asteburu honetan pilota nagusi izango den egitaraua prestatu dute.

Publicidad

Gaur pilota finalak jokatuko dira Bear Zana pilotalekuan, doako sarrerarekin.

Goizean pilota eskolako finalak izango dira 10:30etik aurrera. Jaialdia hasteko aurrebenjamien eskuz binakako partidua jokatuko dure Arrizabalaga eta Arroyok Aranburu eta Leundaren aurka. Segidan, benjamin mailan, Queralt-Etxeberria bikoa Peña-Nieto bikoaren contra arituko da; 1. urteko alebinen artean, Gonzalez-Oñatek jokatuko dute Landa-Aburtoren aurka eta, 2. urtekoetan, eskuz banaka, San Sebastian Etxarriren contra lehiatuko da.

Ondoren, joko garbi erakustaldia eskainiko dute alebin eta infantil mailako pilotariek. Yarza eta Zufiriak, Artola eta Diéguez izango dituzte aurkari. Goizari amaiera emateko, infantilen eskuz banakako finala jokatuko da Ezkioga eta Urruzolaren artean.

Arratsaldeko jaialdia 16:00etan hasiko da zesta punta erakustaldiarekin. Lasa eta Morenok Torres-Txindoki-Elordiren aurka jokatuko ute. Jarraian, eskuz banakako 4 t'erdiko maila ezberdinetako finalak egongo dira ikusgai. Kadeteetan, Illarramendi eta Zufiriak jokatuko dute elkarren aurka, jubeniletan Otaegi eta Zufiriak eta, nagusietan, Urbieta II.a eta Cestauk.

Era berean, urteurreneko ospakizunen artean, bihar igandearekin, errebote partida jokatuko da Errebote plazan 11:00etatik aurrera. Behar Zanako taldea Azkaindarrak taldearen aurka arituko da. Otaegi, Aranburu, Luixa, Artola eta Iraola arituko dira Behar Zana ordezkatuz eta Gogorza, Mihura, Ximun Daguerre, Carricaburu eta Ellande Daguerre Azkaindarrak taldean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad