Luzean eta Txost taldeen arteko iazko finaleko une bat. GPF

Amasa-Villabona

Asteburu honetan hasiko da Enrique Abril Errebote Txapelketa

Zortzi taldek parte hartuko dute 62. edizio honetan, horien artean Behar Zana elkarteak

Amaia Núñez

Amasa-Villabona

Jueves, 4 de septiembre 2025, 20:16

Enrique Abril Errebote Txapelketa asteburu honetan hasiko da. 62. edizioa izango da aurtengoa eta zortzi talde lehiatuko dira bertan, horietatik lau gipuzkoarrak. Behar Zana elkarteak ere izango du ordezkaritza aurten ere.

Publicidad

Aurten aurkari izango dituzte Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi), Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi), Txost (Oiartzun, Gipuzkoa), Senpere (Senpere, Lapurdi), Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea), Zubieta 1 eta Zubieta 2 (Zubieta, Gipuzkoa).

Lehenengo ligaxka jokatuko dute. Partidak Amasa-Villabonako, Oiartzungo eta Zubietako errebote plazetan jokatuko dira 10:30ean.

Lehenengo jardunaldia asteburu honetan izango da. Bihar larunbata Oiantzurgo errebote plazan Luzean eta Kanboarrak jokatuko dute elkarren aurka, eta Zubietako Plazan Zubieta1 eta Senpere. Igandean ere jokatuko da partida Oiartzunen, Txost eta Zaharrer Segiren artekoa.

Behar Zanako taldea hurrengo asteburuan estreinatuko da lehiaketan, irailaren 14an Zaharrer Segiren aurka Villabonako plazan. Finalerdiak urriaren 12rako jokatzea aurreikusten dute, eguraldiak laguntzen badu, eta finala urriaren 19an jokatuko da Zubietan.

Iaz Luzean taldeak irabazi zuen 13-4 Txost-en aurka. Donibane Lohitzuneko taldea izan da nagusi azken lau urteetan txapelketa honetan.

Europako junior txapelketa

Unai Zufiria eta Xuhar Iparragirre Behar Zanako pelotari gazteak Belgikan jokatzen ari den Europako junior txapelketan parte hartuko dute, euskal selekzioa ordezkatuz. Lehiaketa atzo hasi zen eta larunbatera bitartean luzatuko da. Llargues, One Wall eta Internazionala jokamoldeetan arituko dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad