Villabona

Artisau eta ekoizleen azoka egingo dute Amasako frontoian larunbatean

Produktu aukera zabala egongo da goiz guztian zehar 25 posturekin, eta haurrentzako tailer eta jolasekin

Amaia Núñez

AMASA-VILLABONA.

Miércoles, 29 de octubre 2025, 20:35

Ekinart elkarteak Artisau eta Ekoizleen Azoka antolatu du larunbat honetarako Amasako frontoian. Goizeko 10:30etik 14:30era, 25 artisauen postuak egongo dira, baita haur zein gazteei zuzendutako ekintzak. Horren baitan, Helena Agellek koadernaketa tailerra emango du eta Sualma jostailuen eskutik, ohiko jostailuez gain, egurrezko jokoak ere aurkeztuko dituzte.

Publicidad

Produktu aukera zabala egongo da, besteak beste, bitxiak, arropa eta osagarriak, belarritakoak, motxilak, poltsoak, ukenduak, marrazkiak, marraztutako kamisetak, larruzko osagarriak, mantalak; baserriko txerriki, txekorki eta oilaskoak; kamiseta organikoak, poltsak, eta abar. Bertan egongo da baita ere Mukwanolagun GKEa. Ugandako oihalekin egindako poltsak izango dituzte salgai postuan.

Amasa-Villabona, Zizurkil eta Adunako Odol Emaileen delegazioak jakinarazten du bihar, ostiralean, odol-emateak egingo direla herrian. Arratsaldeko 16:30etik 20:10a arte eman ahal izango da odola, Gurea antzokiko erakusketa gelan. Joateko asmoa dutenei ahal izanez gero aurretik ordua hartzea gomendatzen zaie 943 007 885 telefono-zenbakira deituz, nahiz eta joaten diren guztiek eman ahal izango duten odola.

Hilerrira joateko autobusa

Larunbatean Santu Guztien eguna dela-eta, Udalak doako autobus zerbitzu berezia antolatu du Villabonatik Amasako hilerrira joan-etorriak errazteko. Autobusak Olaederra kiroldegitik aterako dira Amasara igotzeko 9:30, 10:30, 11:30, 12:30 eta 13:30ean. Amasan berriz, plazatik aterako dira Olaederraraino 10:00, 11:00, 12:00, 13:00 eta 14:00etan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad