Amasa-Villabona
Arratzain futbol zelaiak entrenamendurako gune berria duBelar artifizialeko eremu berriak 295 metro koadroko azalera hartzen du zelai nagusiaren hegoaldean
Amasa-Villabona
Miércoles, 22 de octubre 2025, 20:08
Arratzain futbol zelaiaren entrenamendurako gunea martxan da dagoeneko. Geratzen ziren azken lanak amaitu ondoren, erabilgarri dago bertan entrenatzen diren taldeentzat.
Publicidad
Futbolean jokatu eta entrenatzera joaten diren gazte kopuruak goraka egin du eta horri erantzuteko helburuarekin osatu da proiektua, futbol zelai nagusia uneoro erabili behar ez izateko. Horretarako, zelaiaren hegoaldean 295 metro koadroko gunea sortu du Amasa-Villabonako Udalak. Proiektua Billabona FKE eta Aiztondo NKT taldeekin elkarlanean garatu da, beraiek izan baitziren mota honetako gune baten beharra azaldu zutenak.
Gune berriak belar artifiziala du eta beroketa eta luzaketak ariketak egiteko, zein bestelako entrenamenduetarako erabili ahal izango dute taldeek.
Gune berria Billabona FKE eta Aiztondo NKT taldeekin elkarlanean garatu da, beraiek beharra azaldu ondoren
Eraikuntza lanak Eregi Herrilan eta Zerbitzuak S.L. enpresak egin ditu. Obra honek 47.685,68 euroko aurrekontua izan du. Era berean, Billabona elkateak ere gune berrirako sarbidean belar artifiziala jarri du hegoaldeko atearen atzealdean zegoen hormigoizko pasabidean, hau da, aldageletatik entrenamendurako zelai berrira doan bidean.
Pasa den maiatzean Arratzain futbol zelaiaren inguruko hesiak berritu zituen Udalak, jokalarien zein ikusleen segurtasuna handitzeko helburuarekin.
Erraldoien topaketa biha
Larunbatean Erraldoien Topaketa egingo da bigarren urtez jarraian Besamotza Konpartsak antolatuta. Hamabost konpartsa elkartuko dira. 10:30ean kalejira egingo dute Erreboteko plazatik abiatuta. Ondoren, erraldoien dantza saioak egongo dira Arroako plazan. Kalejira Errebote plazan amaituko da. Bertan 14:30ean Polonesa dantza egingo da eta Besamotza Konpartsaren oroigarria banatuko da. Ondoren , konpartsetako kideek Ama Lurra plazan bazkalduko dute elkarrekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión