Villabona
Amasamendira martxa igandean, poligono eoliko proiektua ezagutzekoA. N.
amasa-villabona.
Jueves, 2 de octubre 2025, 20:12
Amasamendi Bizirik plataformak egitasmo berriak antolatu ditu herrirako aurkeztu zen proiektu eolikoa gelditzeko. Iganderako Amasamendira ibilaldia antolatu dute. Bertan, proiektuaren nondik norakoak azalduko dituzte eta ingurunean izango lukeen eragina. Ibilaldia Amasako plazatik abiatuko da 9:00etan eta herritar guztiei egongo da irekita.
Publicidad
Era berean, Amasamendin poligono eolikoa eraikitzeko proiektuaren aurkako 1548 sinadura aurkeztu zituen Amasamendi Bizirik plataformak Amasa-Villabonako Udaletxean abuztuaren hasieran. Proiektua bertan behera uztea eta Premier Group enpresarekin harremanak etetea eskatzen dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión