Txikiteoa eta haurrentzako jolasak San Bartolome jaien hasieran
NÚÑEZ
Martes, 23 de agosto 2022, 23:56
Ohitura den bezala, atzo bazkalondoren eman zioten hasiera Bidaniko herritarrek San Bartolome jaiei. Udaletxeko balkoitik bota zuten txupinazoa Zugasti harategiko arduradunek, eta jarraian txikiteoa egin zuten herriko tabernetan trikitilariek alaiturik. Ondoren, haurrentzako jolasak antolatu zituzten guraso elkarteko kideek plazan. Koxkolak biltzen, bizikletarekin zinta-jolasa, aulki-jokoa, globoak lehertzen, eta abar aritu ziren, eta amaieran, parte hartzaileentzako opariak eta txokolatea banatu ziren.
Publicidad
Gaur, herri kirolak
Gaur asteazkena, San Bartolome egunean, Meza Nagusia eskainiko da elizan 11:15ean. Jarraian, herriko dantzariek emanaldia izango da, eta helduentzako hamaiketakoa egingo da Kontsejun.
Arratsaldean, 18:00etan pentatloi dema ikusi ahal izango da: Karmele Gisasola Nerea Arrutiren aurka arituko da eta Iñaki Errazkin Julen Kañamaresen aurka. Gainera, Eneko Saralegik erakustaldia eskainiko du.
Ondoren, triki-poteoa egingo da eta gaueko 23:00etatik aurrera erromeria Elizagoien ahizpekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión