Armintz Gorrotxategi gozogilea familiakoa den museoan, bertan txokolatearen eta argizariaren historia azaltzen dute. F. DE LA HERA

Armintz Gorrotxategi

Gozogilea eta 'Dagoenean bon-bon' saileko aurkezlea

«Harro nago gozogintzan sartuta dauden guztiei laguntzea badut»

Telebistara egin du jauzi aurkezle gisa, eta asteazken gauero euskal postreak erakutsiko ditu gremioko beste kide batzuen lana ikusaraziz

Martes, 9 de septiembre 2025

Armintz Gorrotxategi (Tolosa, 1996) Gorrotxategi familiako gozogileen laugarren belaunaldiaren parte da. Rafa Gorrotxategiren semea, joan den astean estreinatu zuten 'Dagoenean bon-bon' telebista saioa. Asteazken gauero, 22:15ean ETB1en, ikusleek hitzordu bat izango dute bere gidaritzapean Euskal Herriko postreak ezagutzeko, istorio hunkigarri, entretenigarri eta plater gosegarrien bidaian. Telebista miazkatzeko gogoa emango dute postre modernoek zein tradizionalek. Lehenengo atalak harrera oso ona izan du, eta gozogile gazteak espero du gainerako hamabi kapituluek bide bera jarraitzea, bigarren denboraldi batera heltzeko. Batez ere, gremioak lantegi bakoitzean egiten duen artisau lana eta lan historikoa babesten eta ikusarazten jarraitzeko.

Publicidad

–Zer moduz zaude 'Dagoenean bon-bon' programaren estreinaldiaren ondoren?

–Oso ondo, oso gustura egindako lanarekin. Hilabete dezente izan dira, ordu asko sartzen. Nire lehenengo aldia izan da telebistan lan egiten aurkezle moduan, eta jardunaldi gogorrak izan dira, baina pozik nago momentuz lortutako emaitzarekin.

–Espero al zenuen jasotako harrera?

–Mezu asko jaso ditut zorionak ematen, oso eskertuta nago jende guztiarekin. Asko gustatu zaie, behintzat, egindako lana eta oso pozik nago.

–Nola iritsi zitzaizun aurkezle izateko aukera?

–Telebistan parte hartu izan dut Joseba Arguiñanoren 'Sukalerrian' eta 'A Bocados' saioetan. Ekoiztetxea [Digytal] programa berri bat prestatzen ari zen, gozogintzari buruz, eta euskaraz hitz egin eta gozogintza munduan sartuta dagoen aurkezlea behar zuen. Aurretik ezagutzen nindutenez, nigan pentsatu zuten. Proba batzuk pasa behar izan nituen; bertan ondo funtzionatu nuen eta gustatu zitzaien emandako emaitza. Horrelaxe sortu zen. Lehenengo aldia izan da aurkezle moduan parte hartzen dudala. Telebistan agertu naizen bakoitzean galderak niri egiten zizkidaten, nire munduan sartzen ziren; orain, rol hori nik hartu dut. Niretzat nahiko ezezaguna zen, baina asteak igaro ahala hobetzen joan naiz. Proiektu edo lan berri batean sartzen zarenean ez zaude inoiz guztiz prest, baina denborarekin konpontzen zara eta prestatzen zoaz. Azken batean, kameraren aurrean zaudenean dena eman behar duzu.

–Nolako esperientzia izan da grabaketan parte hartzea?

–Oso positiboa. Sukalde-programa asko daude, onak eta beharrezkoak, baina gozogintzari buruz ez da gaur arte programarik edo proiekturik egon. Niretzat esperientzia oso positiboa izan da eta oso harro nagoena, gozogileen ahotsa zabaltzen dugulako eta gure lana balioan jartzea oso garrantzitsua izan da. Oso pozik nago alde horretatik. Azken urteotan artisau-gozogintzak beherakada izan du eta behintzat egiten dugun lana telebistan eskaintzea, jendeari erakustea, oso interesgarria da niretzat. Gozotegi asko itxi dira, jendearen ikuspegia azukrearen kontuarekin medio, baita ere ordezko faltagatik... 'Dagoenean bon-bon'-ekin sektorea ezagutarazi eta errekuperatu nahi dugu. Gozogintza modernoak ere gora egin du, eta gozotegi txiki batzuk ere irekitzen ari dira. Ea guztion artean bultzada bat ematen diogun.

Publicidad

Estreinakoz

«Lortu den emaitzarekin pozik nago. Hilabete dezente izan dira, ordu asko sartzen»

Programa

«Disfrutatzeko egina dago. Ikusleek asko ikasiko dute eta emozionatu ahal izango dira»

–Agian programa piloto honekin bete duzue helburua?

–Azkenean, gozogintzan dauden estilo ezberdinak ezagutaraztea da egiten duguna. Ez du beti modernoa izan behar edota klasikoa edo tradizionala; bakoitzak bere lan egiteko modua dauka, eta bakoitzaren estiloa erakutsi nahi dugu, modu artisau batean, sukaldean.

–Ezagutzen al zenituen egindako gozo guztiak?

–Tradizionalenak bai, eta orokorrean ia gehiengoa. Oso berriak direnak, ordea, ez. Lehenengo atal honetan, ezagutzen nituen Beran egindako gozoak. Aurrerago erakutsiko direnetan nahiko ezezagunak direnak ikusiko dira, berriki sortuak. Gure sektorean mugitzen garenok harremana dugu, adibidez Gozoa Gipuzkoako artisau gozogileen elkartearen bitartez, eta bakoitzaren lanez jabetuta gaude.

Publicidad

–Zer biziko dute ikusleek 'Dagoenean bon-bon' programan?

–Programa gozatzeko dago egina, eta ikusleek hori izango dute ardatz asteazkenero. Oso programa entretenigarria da. Gozoak nola sukaldatzen ditugun ikusiko dute. Asko ikasten da, errezeta asko egiten ditugu, eta joango garen parajeez gozatu ahal izango dute, oso politak guztiak. Horretaz gainera, emozionatu ere egingo dira. Programara ekartzen dugun protagonista bakoitzak istorio pertsonal bat dauka, eta nahiz eta gozo bakoitza ezberdina izan, pertsona bakoitzak bizipen ezberdinak ditu. Horrek asko eragin zidan.

–Tolosatik pasatuko al zarete?

–Ez, kasu honetan ez. Lehenengo denboraldi honetan behintzat ez. Ea nolako harrera izaten dituzten prestatutako hamahiru atalak, eta dena ondo ateraz gero, seguru Tolosa bigarren denboraldian egongo dela. Gainera, gure herriak bitxikeri bat du: hiru gozotegiek ehun urte baino gehiago dituzte. Hor gaude Eceiza, Ibañez eta gurea, Gorrotxategi. Herri txiki gutxiek esan dezakete hori.

Publicidad

–Zehazki euskal postreei buruz ari garela, ba al dute historiarik?

–Bai, noski. Hemen gozoak tradizio handia izan du, 1500. urtetik. Argizariek kandelak egiteko eztia eta argizaria bereizten zituzten, eta eztiarekin gozoak prestatzen zituzten. Hortik dator gozogileen ogibidea, eztiari eskura zeuzkaten osagaiak batuz, irina eta arrautzak, adibidez. Pastelgileen ogibidea Europatik dator eta ez du zerikusirik gozogileenarekin. Gure kasuan, Gorrotxategin, nire anaia Joanes eta ni laugarren belaunaldia ordezkatzen dugu. Postre propio asko ditugu Euskal Herrian: Donostiako pantxineta, Tolosako teilak, zigarrotxoak eta gorrotxak, Bilboko karolinak... Eskualde edo herri bakoitzak berea propioa dauka, eta horrek nortasuna ematen digu. Bidai honetan ere jendeari zonalde bakoi-tzeko gozoa erakutsi nahi diogu.

–Urte pare bat daramatzazu telebistan han edo hemen agerraldiak egiten. Sukaldaritza formakuntza Basque Culinary Center-en amaitu zenuenean, pentsatzen al zenuen pantaila txikian presentzia edukitzea?

Publicidad

–Ez. Bukatu ostean aitarekin hasi nintzen enpresan lanean, eta argi neukan gozoa zela nire helburua edo bizimodua. Kamarak lantegira etortzen zirenean gustura parte hartzen nuen, baina ez nuen uste telebistan lan egiten amaituko nuenik. Aurkezle lana nahiko sorpresaz iritsi zait, aukera ona iruditu zitzaidan, baita familiako enpresarentzat ere. Ez nuen espero. Azkenean, aukerak sortu ahala beste berri batzuk sortu dira.

–Joseba Arguiñanorekin batera, esan dezakegu telebistako sukaldarien belaunaldi berria ordezkatzen duzuela.

–Sukaldari berriak ateratzea eta gazteak lan horretan jarraitzea beharrezko prozesua da. Garrantzitsua iruditzen zait freskotasuna emateko.

Noticia Patrocinada

–Freskotasuna ere familiako enpresan ikusten al da?

–Bai, nire anaia Joanesek ere hemen egiten du lan, hiru anaietatik bik jarraitzen dugu gozogintzan. Pixkanaka ardura gehiago hartzen goaz, aitaren lekukoa hartzen, eta bion artean freskotasuna ematen diogu. Ez dugu aldaketa nabarmenik edo sakonik egin. Nahiz eta aitak bere adina izan, bere jarrera oso gaztea da, produktu berriak sortu nahian, gauza berriak ikusten, sare sozialetan murgiltzen... Beraz, enpresak ere jarrera hori izan du beti. Joanesek eta nik ideia berriak eman dizkiogu, baina nahiko berdin jarraitzen ari gara, aitak hasitako bilakaerarekin.

–Azkeneko minutuetan, programa laburbilduz postre berezi bat sortzen duzu. Burutik pasatu al zaizu egindakoren bat enpresan aprobetxatu eta merkaturatzea?

–Momenturik politena da niretzat, ezagutu ditudan pertsonekin eta postre guztiekin omenalditxo bat egiten diet postrearekin. Ez da batere erraza, nahiko zaila egiten zitzaidan erakutsitako postre bakoitzeko osagai batekin beste postre bat egitea. Buelta dezente eman behar izan dizkiot programa bakoitzean. Enpresarentzako oraindik ez dugu ezer atera horrekin, baina agian bai da pentsatu beharreko zerbait. Ideia eta gauza berriak beti laguntzen dute, telebistan agertzea bezala. Guzti hau onuragarria da.

Publicidad

–Baita gozogileen artean sinergiak sortzeko ere...

–Jende berria ezagutu dut, beraiekin harremana dudana. Hortik gauza asko ateratzeko aukera dago. Bestalde, adibidez, norbaitek Berara joan nahi izanez gero, asteburuan bisitatzera edo egunpasa egitera, erakusleiho honen bitartez badakizki zer toki dauden, zer egin dezakeen, eta oso gozozalea baldin bada, baita zer aukera dituen ere. Oso harro nago mundu honetan sartuta dauden guztiei laguntzea badut.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad