Tolosa Goierri
San Andres eguna ospatuko dute biharIzagirre frontenis txapelketako finalak jokatuko dituzte, eta gauean, Andoni Ollokiegiren kontzertua
A. N.
BERROBI.
Jueves, 27 de noviembre 2025, 20:42
San Andres Eguna ospatzeko egitarau berezia antolatu dute Berrobin. Eguna azaroaren 30ean bada ere, bezperan, larunbatarekin, egingo dituzte ekitaldiak. Goizean, gaztetxoek antolatutako pintxo lehiaketa egongo da 11:00etatik aurrera.
Publicidad
Bazkalondoren, Berrobiko XXXIII. Ion Ander Izagirre frontenia txapelketako finalak jokatuko dira Urreburu frontoian Begi Gorri gaztetxeak antolatuta. 14:30ean gaztetxoen finalak jokatuko dira eta helduenak 15:30ean hasiko dira.
Iluntzean, San Andresetako herri afaria egingo da Iriarten eta, ondoren, Andoni Ollokiegiren emanaldia egogo da gaztetxean.
Igandean, berriz, Akelarre taldearen dokumentala eskainiko da 18:00etan. Ondoren, talo jana egingo da.
Irakurle taldea
Datorren asteartean, abenduaren 2an, irakurle taldeak saio berri bat egingo du. Erika Lagomaren 'M ama, eme, ume' liburua izango dute hizpide 19:00etatik aurrera liburutegian. Egileak berak ere parte hartuko du saioan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión