Tolosa Goierri

VI. Pelota eguna ospatuko dute bihar

Pilota jaialdiaz gainera, txapel lehiaketa, zezen mekanikoa, bazkaria eta musika ere egongo dira

A. N.

ANOETA.

Jueves, 13 de noviembre 2025, 20:14

VI. Pelota Eguna ospatuko da larunbat honetan. Goizean pilota jaialdia egongo da, 10:45ean hasita. Ondoren, I.go txapel jaurtiketa lehiaketa antolatuko dute 13:00etan eta, 14:30ean bazkaria izango dute Kuku Elkatean.

Publicidad

Arratsaldean, berriz, zezen mekanikoa egongo da 18:30etik aurrera eta iluntzean kontzertuak hasiko dira. Tokan 2 la polla taldea arituko da 20:30ean eta, 22:00etan egingo den piroteknia erakustaldiaren ondoren, Dj Gorilazzo Arkupen.

Menopausia buruzko tailerra

'Menopausiako erronkei aurre eginez' ikastaroa emango da abenduan Udalak antolatuta. Lau saio izango dira, liburutegian, 18:00etan hasita. Elikadura, ariketa eta eguneroko ohiturak landuko dira. Tailerrak 5 euroko kostua du eta parte hartu nahi dutenek liburutegian edo kultura@anoeta.eus helbidera idatziz izena eman behar beharko dute azaroaren 20a bitartean.

Ikastaroa abenduan 2an hasiko da, nutrizio estrategikoaren lanketarekin. 9an, zoru pelbikoan izaten diren aldaketak nola kudeatu daitezkeen azalduko dute; 16an asteko menua planifikatzen erakutsiko dute eta, 19an, sukaldaritza tailerra egingo da ikasitakoa praktikan jartzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad