Tolosa Goierri

Paper fabrikako arau subsidiarioen aldaketa puntuala aurkeztuko dute gaur Kultur Etxean

Amaia Núñez

amezketa.

Martes, 4 de noviembre 2025, 20:28

Aralar paper fabrikak eta Amezketako Udalak akordioa sinatu zuten apirilean papertegiko eremuaren eraikigarritasuna handitzeko. Gaur arratsaldean prozesuaren nondik norakoak aurkeztuko dituzte bi erakundeetako ordezkariek, Kultur Etxeko aretoan 18:00etan.

Publicidad

Akordioaren arabera paper-fabrikak bi pabilioi berri eraiki ahal izango ditu eta, trukean, udalak eskola eraikinaren jabetza eskuratuko du. Adostutakoa gauzatzeko arau subsidiarioen aldaketa puntual bat egingo da. Udalak hasierako onespena eman dio prozedurari eta Aldundiaren eta Jaurlaritzaren txostenak itxaroten ari dira.

Akordio honek duen garran-tzia azpimarratu dute Udaletik. «lanpostu berriak sortzeaz gain, toallita biodegradagarrien ekoizpena handitzea ahalbidetuko du, eta herriarentzat berebiziko garrantzia duen eraikina —eskola— jabetza publikoko bihurtuko da». Horregatik, aurkezpen publikoa egingo dute gaur kultur etxean.

Jubilatuen Eguna

San Martin egunean Amezketako Jubilatu eta Pentsiodunen Eguna ospatuko da. Ohi bezala, meza eskainiko da ermitan eta, ondoren, salda eta pintxoa banatuko dira. Gainera, Amezketan erroldatutako jubilatu eta pentsiodunentzat bazkaria egingo da Beartzana jatetxean, bertsolari eta trikitilariek girotuta. Bazkarirako txartelak 35 eurotan egongo dira salgai Udaletxean ostiral honetara bitartean.

'Enarak' dokumentala

Bihar 'Enarak' dokumentala proiektatuko da Pernando Amezketarra kultur etxean. Emanaldia 19:00etan izango da, doako sarrerarekin, eta ondoren Jon Iturrioz eta Josetxo Iñurrieta 'Kitxi'rekin solasaldia egingo da.

Publicidad

Dokumentalak 'Enarak' musika taldearen istorioa konta-tzen du, 1967an, diktadura frankistan, aske egarri ziren apaizgaiek sortua. Garai hartako gizartetik kanpo zeuden pop, rock eta psikodelia estiloak joz, euskara hutsean. Ehunka kontzerturen ondoren, 1971an desagertu ziren. 50 urteren ondoren, kantariaren semea, Beñat Iturrioz, taldearen aztarnen bila abiatzen da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad