Tolosa Goierri
Pantailen erabileraz hausnartzeko tailerra antolatu dute familientzatA. N.
berrobi.
Martes, 11 de noviembre 2025, 20:27
Altxa Burua Berrobin taldeak pantailen erabileraren inguruko tailerra antolatu nahi du. Miren Ros adituak emango luke, otsaila eta martxo inguruan eta, kasu honetan, guraso eta haurrek elkarrekin egiteko ikastaroa izango da.
Publicidad
Antolaketa lanak errazte aldera, tailerra egiteko interesa duten familia kopurua ezagutu nahi dute. Horretarako, online galdetegia prestatu dute, interesa duten pertsonek izena emateko. Kartelean edo sare sozialetan aurkitu daiteke galdetegirako linka. Tailerra LH3tik DBH2ra bitarteko ikasleei zuzenduta egongo da, mugikorra eduki ala ez, 17:00etatik 18:30erako ordutegian. Egun zehatza finkatzeke dute oraindik.
Miren Ros Bidelagun proiektuaren sortzailea da, familien heziketan aditua, besteak beste, emozioen kudeaketan, teknologiaren erabileran eta doluan.
Frontenisa asteburuan
Larunbatean hasiko da Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketaren XXXIII. edizioa. Egun osoan jokatuko dira partidak Urreburu frontoian, baita igandean ere. Bi asteburutan izango da ligaxka eta, maila guztietako finalak azaroaren 29an jokatuko dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión