Pala motzeko jardunaldi berri bat jokatuko dute asteburuan. OIANGU P.E.

Ordizia

Oianguko pilotariek jardunaldi berri bat izango dute asteburuan

Gizonezkoen partidu bat, emakumezkoena eta infantilena irabazi zituzten pasa den asteburuan

Amaia Núñez

ordizia.

Jueves, 20 de noviembre 2025, 20:01

Asteburu gogorra izan zen berriro Oiangu Pilota elkarteko bikoteentzat. Nagusien mailan hiru partidetatik bakarra irabazi zuten Pala Motzeko Gipuzkoako Txapelketan. Andonegik eta Elorzak 36 - 40 irabazi zuten Altzatarrako Agirrezabal-Amianoren aurka, nagusien bigarren mailan.

Publicidad

Bestalde, maila berean Gonzalez eta Oyarbidek 23-40 galdu zuten Errepalako Ibarguren eta Irigoienen aurka. Lehenengo mailan, Etxeberriak eta Letamendiak 14 - 40 galdu zuten Gaztelekuko Altuna-Ponce bikoaren aurka.

Emakumezkoen Larruzko Paletako Gipuzkoako Txapelketaren baitan, Aldasoro eta Lopezek 35-17 irabazi zute Iruleak taldeko Aizpuru eta Rosaren aurka. Infantil mailan, berriz, Soberon - Aranburu bikoteak garaipena lortu zuen andoaindarren aurka.

Asteburu honetan etxetik kanpo izango dituzte partida guztiak. Gaur arratsaldean, Gonzalez eta Oyarbidek Euskal Jolas-2ren aurka jokatuko dute Deban eta, Etxeberria eta Letamendiak, Andoainen jokatuko dute Gaztelekukoen aurka. Andonegi-Elorzak, aldiz, atsedena izango dute.

Emakumezkoen larruzko paleta txapelketan, gaur iluntzean Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatuko dute Intxurreko Murua eta Zubeldiaren aurka. Igande goizean, aldiz, infantil mailako bi partida jokatuko dituzte Beti Alai pilotalekuan 09:45ean hasiko den jaialdian.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad