Aldasoro eta Lopez, eskuinean, hirugarren doaz Larruzko Paleta Txapelketako sailkapenean. Oiangu P. E.

Ordizia

Ligaxkaren erdialdean, aukerak dituzte oraindik Oianguko bigarren mailako bikoteek

Naiara Aldasoro eta Amaia Lopezek ere emaitza onak lortu dituzte Larruzko Paleta txapelketan

Amaia Núñez

Ordizia

Jueves, 4 de diciembre 2025, 19:49

Oiangu Pilota Elkarteko pilotariak Pala Motzeko Gipuzkoako txapelketan murgilduta jarraitzen dute. Ligaxka erdira iristear daude eta sailkapeneko postuak laster hasiko dira erabakitzen.

Publicidad

Bigarren mailako bikoteek goiko postuetan egotea lortzen ari dira. B multzoan, Gonzalez eta Olaranek, 40-24 irabazi zuten Etxezarreta eta Pichel errenteriaren aurka, eta bigarren doaz sailkapenean. A multzoan, Andonegi eta Elorzak 40-18 Carballo-Martin zumaiarrei, eta hirugarren doaz. Asteburu honetan ez dute jardunaldirik edukiko eta azkenekoa hurrengo astebukaeran izango da.

Lehenengo mailakoak, aldiz, erronka handia dute eta nahi bezalako emaitzak lortzea kostatzen ari zaie. Etxeberria eta Letamndiak 40-23 galdu zuten Errepalako Ibargaray-Navarroren aurka. Txapelketa honetan ez dute partidurik irabaztea lortu oraindik. Larunbat honetan Gaztelekuko Altuna eta Ponce izango dituzte aurkari, Andoaingo Arrate pilotalekuan 20:15ean hasiko den partiduan.

Emakumezkoetan, Larruzko Paletako txapelketa jokatzen ari dira Aldasoro eta Lopez. Pasa den asteburuan, Hernanino Eizmendi-Eizmendi bikoaren aurka galdu zuten 17-35. Hala ere, txapelketa txukuna egiten ari dira. Bi jardunaldiren faltan, hirugarren doaz oiangutarrak.

Bestalde, etxean ere egongo da zer ikusi. Urtero bezala, Olaberriako udal pilotalekuan Elite txapelketa jokatuko da larunbat honetan. Final laurdenekin hasiko da 16:30ean eta, igandean, finalak izango dira, 16:30ean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad