Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketako sarituak, antolakuntzako kide eta Jose Migel Iztuetaren familiarekin. ORDIZIAKO UDALA

Ordizia

Juan Ramon Alberdik irabazi du XXIV. Lazkao Txiki bertso-paper lehiaketa

Euskal Jaien baitan egin zen sari banaketan Joxe Miel Iztueta zenaren ilobek parte hartu zuten

Amaia Núñez

Ordizia

Lunes, 15 de septiembre 2025, 20:11

Argi Berri Elkarteak 'Lazkao Txiki' Bertso Paper lehiaketaren hogeita hamalaugarren edizioa antolatu du aurten ere Ordiziako Udalarekin elkarlanean. Aurten ere bertsopaper ugari aurkeztu dira maila guztietan, bai Gipuzkoatik, baita beste probintziatatik iritsiak. Igande goizean, Ordiziako Euskal Jaien egitarauaren baitan egin zen sari-banaketa Barrena Kultur Etxean.

Publicidad

Gaztetxoen, gazteen eta helduen mailatan antolatu da Bertso-Paper lehiaketa. Parte hartzaile gehienak gipuzkoarrak izan ziren, baina beste lurraldetakoak ere aurkeztu ziren. Hamahiru urte bitarteko gaztetxoek 'Euskaraldia. Elkar mugituz egingo dugu!' gaiaren inguruan idatzi behar zuten. Gazte eta helduen kasuan, berriz, gaia librea zen. Dena dela, parte hartzaile bakoi-tzak nahi adina lan aurkezteko aukera zuen aurten ere. Epaimahaia, bertsolaritza munduko hiru adituk osatu zuten oraingoan ere: Manu Olano, Nikolas Zeberio eta Izar Sarriegi. Beraiek izan dira aurkeztutako bertso guztiak irakurri, baloratu eta sarituak erabakitzeko arduradunak.

Epaimahaiaren erabakiaren arabera, gaztetxoen mailan, Narbarteko Maialen Urtxegi izan zen irabazlea, Altzagako Lexuri Bastida bigarren eta Hernaniko Ekai Legorburu hirugarren. Hamalau eta hemezortzi urte bitarteko gazteen mailan, lehenengo postua desert utzi zuen epaimahaiak aurten ere, bigarren izan zen Azkoitiako Nora Arrizabalaga eta, hirugarren, Bilboko Mara Orbe.

Helduetan, berriz, Azkoitiako Juan Ramon Alberdik irabazi zuen. Bigarren izan zen Errenteriko Aitor Albistur eta hirugarren Azpeitiako Oier Etxeberria. Era berean, epaimahaiak aipamen berezia eman zion Azpeitiko Jon Gurrutxagari, bertso sorta oroginala eta gai ezberdina, zein aurkeztutako bertsoen txukuntasunagatik.

Ohitura den bezala, sarituek beraien bertsoak kantatu zituzten saria jasotzerakoan. Era berean, sari-banaketa Manex Berzosa zinegotziak, Argi Berri Elkarteko kideek eta Joxe Miel Iztueta 'Lazkao Txiki' zenaren ilobek parte hartu zuten.

Publicidad

Maila bakoitzean irabazle suertatu zirenek, lehen hiru sailkatuek duten diru-sariaz gain, 'Txikia' oroigarri bana jaso zuten, baita Lazkao Txikiren bizipenak kontatzen dituen 'Irriz eta malkoz' liburuaren bi tomoen ale bana ere. Sariketari izena ematen dion Joxe Miel Iztueta 'Lazkao Txiki' bertsolariak lehenengo bi edizioetan bakarrik ezagutu bazuen ere, bertsolaritza munduko lehiaketa zaharrenetakoa eta tradizionaletakoa bihurtu da hamarkada hauetan guztietan. Datorren urtean Lazkao Txikiren jaiotzaren mendeurrena ospatuko da eta dagoeneko hasi dira egitarau berezia prestatzen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad