Ordizia
'Distopia baten kronika' liburuaren aurkezpena eta tertulia gaurA. N.
ordizia.
Jueves, 20 de noviembre 2025, 20:01
'Distopia baten kronika' liburuaren aurkezpena eta beraren inguruko tertulia egingo dira gaur ostiralarekin Goierritik eta Ordiziako Osasun Taldeek antolatuta. Ekitaldia Barrena Jauregiko areto nagusian izango da 18:30ean, sarrera irekiarekin.
Publicidad
Angel Bidauzarraga sendagile eta medikuntza doktoreak Independentea egunkari digitalean 2022ko martxotik gaur arte idatzitako artikuluak biltzen ditu 'Distopia baten kronika' liburuak. Hitzaurrea eta testuaren edizioa Ihintza Tellabide Amunarriz irakasleak egin ditu.
Aurkezpenaren ondoren, Bidaurrazagak berak aldarrikatutako osasun kooperatiba baten beharraz arituko dira solasaldian. Angel Bidaurrazaga Vandierdonck (Brusela, 1961) sendagilea eta medikuntzan doktorea izateaz gain, EHUn eta UEUn irakasle eta ikertzailea izan da, eta bere ikasleekin Euskal Wikipedian medikuntza arloa garatu du. Egilea medikua izanda, pandemian gertatutakoaren berri ematen du, eta iruzkin disidenteak emateaz gain, gertatua azaltzeko klabe batzuk ematen ditu, medikuntzaren historia eta enpresa farmazeutikoen azken hamarkadetako indarraren ibilbidea deskribatuz.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión