TrebaGazteak bueltan izango da datorren asteetan. UDALA

Tolosa Goierri

Ongizate emozionalari buruzko Trebagazteak saioak, azaroan

Bi tailer eskainiko dituzte 17 eta 24 urte bitarteko gazteei zuzenduta, ongizate emozionala eta antsietatea kudeatzeko tresnak lantzeko

Sábado, 8 de noviembre 2025, 20:18

Herriko gazteek aukera berezia izango dute ongizate emozionalaren inguruko bi prestakuntza-saioetan parte hartzeko, TrebaGazteak programaren baitan. Egitasmoa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak eta Gipuzkoako udalek elkarlanean antolatutako doako prestakuntza-eskaintza da, 17 eta 24 urte bitarteko gazteei zuzendua.

Publicidad

Lehenengo saioa, 'Ongizate emoziona: oinarrizko ikastaroa', azaroaren 21ean, ostiralean, egingo dute 17:00etatik 20:00etara, Ainhoa Urretagoiena trebatzailearen gidaritzapean. Jardunaldi honetan gazteek emozioak identifikatzeko, kudeatzeko eta eguneroko bizitzan ongizate handiagoa lortzeko oinarrizko tresnak landuko dituzte.

Izen-ematea Udalak elkarbanatutako estekan egin daiteke: http://gip.eus/9c76v.

Bigarren saioa, 'Ongizate emozionala: Stop antsietatea', azaroaren 29an, larunbatean, egingo da 17.00etatik 20.00etara, Badabidebat zerbitzuaren eskutik. Tailer honek antsietatearen kausak eta kontrolatzeko estrategiak jorratuko ditu, gazteek egoera estresagarrietan lasaitasuna eta oreka emozionala mantentzen ikas dezaten. Izen-ematea ondoko estekan egin daiteke: http://gip.eus/c1wqe.

Bi saioetan plaza kopurua mugatua izango da, eta interesa dutenek izena lehenbailehen ematea gomendatzen da. Informazio gehiago nahi duenak 690 264 843 telefono-zenbakian egin dezakete.

TrebaGazteak programaren helburua da Gipuzkoako gazteen gaitasun pertsonalak, emozionalak eta sozialak indartzea, eta horretarako, lurralde osoko herrietan formakuntza-eskaintza praktiko eta dinamikoak eskaintzen ari da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad