Aiara Agirrezabala Azkueta, Berastegiko udaletxearen aurreko plazan. Lobo Altuna
90 urte zurekin | Berastegi

«Olinpiar Jokoetan parte hartu nahi dut»

Herriko futbol taldean hasi zen 8 bat urterekin. Gero, Tolosako futbol talden jokatu zuen. Egun Realarekin eta 15 urterekin Espainikoa selekzioarekin jokatu du

Elisa Belauntzaran

Domingo, 11 de agosto 2024

F

utbola zuen gustuko txikitatik eta Espainiako selekzioarekin jokatzera iritsi da Aiara Agirrezabala Azkue. 15 urte besterik ez ditu berastegiar honek baina goi mailako kirola zer den badaki. «Berastegin ez dago kirol desberdinak egiteko aukera handirik eta ohikoa zen txikiak ginenean futbolean jokatzea, bertan zaletasun handia baitago. Beti jokatu dut lagunekin eta nesken taldea ere sortu zen 8 bat urte nituela», dio Aiarak.

Publicidad

Aiara Agirrezabala Azkue Tolosaldeako Orixe institutuan ikasten duen hamabost urteko neska bat da, berak dion bezala «bizimodu arrunta duen neska bat. DBHko laugarren maila bukatu dut eta irailean Batxilergoa ikasten hasiko naiz Orixen». Tolosan ikasten zela eman zion jarraipena bere zaletasun handiari, futbolari, Tolosako futbol taldean hasi baitzen infantil mailan aurrena eta gero, kadete mailan. 2022an berriz Real Soziedadean jokatzen hasi zen berastegiarra eta iaz Espainiako selekzioaren 17 urtez azpiko mailan jokatzeko deialdia jaso zuen. «Realarekin entrenatzen hasi nin-tzenean, hiru hilabete neramazkiela, Covid-a harrapatu nuen eta egun berean jakin nuen Espainiako selekzioarekin konbokatuta nengoela. Sorpresa bat izan zen niretzat. Covid-a pasatu zen eta azkenean jokatzeko aukera izan nuen», oroitzen du.

Aukera ona izan zela azpimarratzen du Agirrezabalak. «Oso aukera ona izan zen niretzat, oso desberdina, baina aberasgarria. Jende oso desberdinarekin entrenatu eta jokatu dut. Asko ikasten ari naiz bai Realarekin eta baita Espainiako selekzioarekin egoteko aukera izan dudanean, jende asko ezagutzen ari naiz, leku desberdinetara joan naiz...», aitortzen du berastegiarrak.

Hala ere, dena ez da gozoa neskentzat kirol honetan. «Nire ustez futbolean jokatzea ez da hain zalia neska batentzat, zailena da gizarteak onartzea maila ona dugula, entzuten diren komentario batzuk nahiko tristeak dira-eta, baina nire kasuan familiaren babesa handia dut. Aita eta aitona dira nire jarraitzaile handienak. Beti animo handiak jasotzen ditut etxeko guztien partetik eta jendeak esan dezakeena alde batera uzten dut».

Este contenido no puede visualizarse correctamente en este formato. Ver experiencia completa

Hala ere, garbi du futbolaria izan nahi duela eta egun hauetan berastegiarra Olinpiar Jokoak buru belarri jarraitzen ari da, batez ere nesken partida –egunerokoan ere hala egiten du– eta dioenez «egunen batean bertan jokatzea da nire ametsa. Badakit ez dela gauza erraza eta bidea luzea izango dela, baina amestea librea da». Amets hori betetzen den eguna iritsi bitartean, azaroan jokatuko den mundialean egoteko aukera ere aprobetxatu nahiko luke, ez baita txarra.

Publicidad

Orain, udaz gozatzen ari da eta herri festez. Berastegiarrak bere lagunekin gaztetxean topo egiten du sarritan. «Primeran pasatzen dut gaztetxean, niretzat herriko leku bereziena da, baina kirola ere egiten dugu eta esaterako mendira joatea gustukoa dut».

Nire herria

- – Nola deskribatuko zenuke zure herria?

– Berastegi niretzat herri kuttuna da. Beti hemen bizi izan naiz eta oso herri polita dela iruditzen zait.

- – Zer da zure ustez Berastegik duen gauza onena?

– Niretzako adin guztietako jendea elkarrekin ibiltzen dela. Erraz elkartzen gara batzuk besteekin adin desberdinekoak izan arren.

- – Eta txarrena?

– Hain herri txikia izanda gauza guztiak berehala zabaltzen direla eta jakiten direla, onerako eta txarrerako, hori bai.

- – Zein da zure txokorik politena Berastegin?

– Txoko baino leku politena niretzat gaztetxea da. Primeran pasatzen dut bertan.

(88tik 27.ena)

Hurrengo igandean... Bergara

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad