Tolosa Goierri
Mendi irteera mikologikoa azaroaren 9anJ. Z.
olaberria.
Miércoles, 29 de octubre 2025, 20:35
Arkupe elkarteak eta udalak mendi irteera mikologikoa antolatu dute azaroaren 9rako, igandea, goizeko 09:00etan hasita. Jardueraren prezioa 8 eurokoa izango da, eta Unai Fernandes (Aranzadi Zientzia Elkartea) izango da saioaren gidaria. Irteeran zehar, parte-hartzaileek perretxikoen ezaugarri nagusiak ezagutzeko aukera izango dute, baita mendian aurkitutako espezieak sailkatzeko ere. Jarduerak izaera didaktikoa izango du, eta mikologiaren inguruko azalpenak eta praktika uztartuko ditu.
Publicidad
Izena emateko epea azaroaren 3a baino lehen amaituko da (udaletxean edo Arkupe elkartean).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión