Legorreta

'Pleibak' bertso saioa izango da gaur arratsaldean Herri Antzokian

Amuriza, Gaztelumendi, Bartra eta Narbaiza izango dira saioaren protagonistak

J. ZABALA

legorreTA.

Jueves, 18 de septiembre 2025, 20:06

Gaur arratsaldean bertsozaleek hitzordua dute Herri Antzokian. 18:30ean , 'Pleibak' bertso saioa izango da ikusgai, eta egungo bertsolari ezagunenetako batzuk igoko dira oholtzara.

Publicidad

Parte hartuko duten lau bertsolariek izaera eta estilo propioak ekarriko dituzte: Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi, Oihana Bartra eta Miren Narbaiza izango dira saioaren protagonistak. Guztiek batera, esperimentaziorako eta umorerako tartea izango duen saio berezia eskainiko dute.

Herriko kultur eskaintzan tokia egin duen ekitaldi honek bertsozaleak zein publiko zabala erakartzea espero du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad