Legorreta
'Maitasun kapitala' liburua landuko du Irakurketa Klubak iraileanHilaren 22an izango da hitzordua, Maialen Akizuk dinamizatua
Martes, 19 de agosto 2025, 20:56
Irakurle taldeak prest du jada datorren ikasturterako egitaraua. Lehenengo saioa irailaren 22an egingo dute, astelehenarekin, udal liburutegian. Bilera horretarako Karmele Jaio idazle gasteiztarraren 'Maitasun kapitala' liburua irakurtzea proposatu dute.
Publicidad
Eleberriak Olgaren gogoetaren bidez erakusten du protagonistaren izaera.Bere maitalea izandako Martinen hiletan dago Olga. Bertan gogoratzen du berarekin bizi izandako pasio sutsua, gizonak duela urtebete utzi zuen arte. Oroitzapenetan murgilduta, Martinekiko bere mendekotasun emozionalaz ohartzen da, eta horrek agerian uzten dio, bere burua emakume aske eta ahaldundutzat bazuen ere, maitasunarekin beti izan duen kontraesana.
Solasaldia udal liburutegian egingo da 18:30ean hasita eta Maialen Akizuk dinamizatuko du.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión