Legorreta
Legorretak harrera protokolo berria abiatu du herritar berrientzatJ. ZABALA
LEGORRETA.
Martes, 2 de diciembre 2025, 20:18
Udalak urrats garrantzitsua eman zuen asteburuan herrian erroldatutako bizilagun berriei harrera egokia eskaintzeko. Harrera protokolo berria osatu du, eta hori aurkezteko, larunbatean lehen ongietorri saioa egin zuten, udal zerbitzuak eta herriko baliabide nagusiak biltzen dituen gida baten argitalpenarekin batera.
Publicidad
Aurten erroldatu diren 48 herritar berri zeuden gonbidatuta ekitaldira. Jatorri askotarikoak dira berriki Legorretan bizitzen hasi diren pertsona berriak: espainiarrak, euskal herritarrak, marokoarrak, sahararrak, pakistandarrak eta argentinarrak, besteak beste. Udalak nabarmendu du aniztasun hori aberasgarria dela eta herriaren kohesioa sendotzen laguntzen duela.
Ongietorri saioan, udal ordezkariek herriko egunerokoan lagungarri diren zerbitzuen eta baliabideen azalpena eman zieten.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión