Legorreta

Irakurle taldea sortuta, hilaren 26an egingo dute lehen saioa

J. ZABALA

legorreta.

Sábado, 3 de mayo 2025, 21:28

Martxoaren 24an, irakurtzea gustuko duten legorretar batzuk elkartu eta irakurzaletasuna sustatzeko talde bat sortzea erabaki zuten. Lehen irakurgai gisa, Olga Tokarczuk idazle poloniarraren 'Erabili goldea hilen gezurren gainetik' izeneko eleberria aukeratu dute, euskaraz zein gazteleraz irakur daitekeena, partaide bakoitzaren aukerara.

Publicidad

Taldearen lehen solasaldia maiatzaren 26an izango da, eta dinamizatzaile baten laguntza izango dute, Udalaren babesari esker. Herritarrei taldean parte hartzera animatu diete, literatura partekatuaren bidez elkarlana eta gozamen kulturala bultzatuz. Bileran, taldearen funtzionamendua, urtean zehar burutuko dituzten bilerak, irakurriko diren liburuak eta beste hainbat gai erabakiko dira bertaratutakoen artean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad