Harripila kiroldegian hainbat lan egingo dira. L. U.

Legorreta

Eraberritze lanak egingo ditu Udalak herrian datozen asteetan

Kaleko seinaleztapenak margotu eta eraikin publikoetan hainbat berritze lan egingo dira

Miércoles, 6 de agosto 2025, 21:30

Uda garaian instalazio batzuk erabilerarik gabe geratzen direla aprobetxatuz, herriko hainbat gune eta eraikin eraberritzeko lanak egingo ditu Legorretako Udalak. Lanak hasiak daude jada eta datozen asteetan amaitzea aurreikusten dute.

Publicidad

Lehenengo, ikasturtea amai-tzearekin batera Ugaro eskolako lehioak aldatu egin zituzten. Udalak 31.838,73 euroko inbertsioa izan zen eta 21.000 euroko dirulaguntza jaso du berau finantza-tzeko. Bestalde, kaleko seinaleztapenak margotuko dira, 20.573,02 euroko aurrekontuarekin.

Gainera, Harripila kiroldegian ere hainbat lan egingo dira. Batetik, margoketa lanak, 15.657,40 euroko kostuarekin; baita teilatuko hodia aldatzea (39.704,34 euro); itxiturako arotzeria osa-tzea (8.000 euro); eta teilatuan bizi-lerroa jartzea (5.663,20 euro).

Liburutegiko ordutegia

Liburutegiaren udako abuztuaren 4tik 8ra eta irailaren 8tik 12ra, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 13:00etara izango da. Abuztuaren 11tik, irailaren 5era, berriz, oporrengatik itxita egongo dela iragarri dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad