Lazkao
Lazkaomendiko jaiak bete-betean gozatzeko planaJ. ZABALA
LAZKAO.
Viernes, 2 de mayo 2025, 20:08
Udalak mikrobus zerbi-tzu berezia antolatu du gaurko, Lazkaomendiko jaietara joatea eta handik bueltatzea errazteko. Zerbitzua doakoa izango da eta 21 plaza eskainiko ditu joan-etorriko ibilbideetan, herritarren segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzeko asmoz.
Publicidad
Mikrobusak Lazkaoko Correoseko geltokitik abiatuko dira (Hirigoien 34), eta Itxurrene jatetxeraino eramango ditu bidaiariak. Joan-etorrirako ordutegiak honako hauek izango dira: irteerak 16:00etan, 16:20ean eta 16:40ean; itzulera berriz, 20:00etan, 21:00etan eta 22:00etan izango da.
Jaietako egitarau zabala
Lazkaomendiko jaiek egitarau oparoa izango dute asteburuan zehar. Atzo hasiera eman zitzaien txupinazoarekin, eta gaurko eguna, goizeko 09:30ean abiatuko da XLIX. Lazkaomendiko Txirrindularitza Probarekin. 10:00etan pilota erakustaldia izango da Lartxain elkartean.
Arratsaldean, 17:30ean herri kirolak izango dira Goierriko taldeekin, eta 19:00etan trikitixa saioa eskainiko dute Ane Urretabizkaiak, Saioa Berasategik, Uxue Kerejetak eta Eider Tolosak. 21:00etan festa afaria egingo da, eta gauerdian berriz trikitilariak arituko dira; gaua 02:00etan hasiko den DJ Oixaniren saioarekin amaituko da.
Bihar, igandean, 08:15ean irteera izango da Lazkaotik Lazkaomendirako ibilaldian. Goizeko 11:00etan haur jolasak izango dira Oin Arin eta LTMEko trikitilarien laguntzarekin. 12:30ean meza ospatuko da ermitan, eta arratsaldeko programak 16:30ean hasiko dira Kiki eta Koko pailazoekin. Ondoren, arratsaldeko 17:30ean, Izer eta Alabier trikitilariak izango dira oholtzan, eta 18:00etan bertso saioa eskainiko dute Nerea Ibarzabalek eta Julio Sotok. Egunari amaiera emateko, 20:00etan berriro ere Izer eta Alabier izango dira trikitixaren erritmoa jartzen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión