San Benitoko ikasleek Atea agurtu zuten plazan. ZABALA

Lazkao

Ikasleek Aralarko santutegiko Atea agurtu zuten atzo goizaldean

J. ZABALA

LAZKAO.

Jueves, 12 de junio 2025, 20:55

Atzo goizean, 9.15 aldera, San Miguel santutegiko Ateak bere ibilbidea abiatu zuen Lazkaotik Ataunera bidean, eta bertan amaitu zuen atzoko etapa. Herriko plazatik igarotzean egin zitzaion agurra giro alaian, San Benito Ikastolako ikasleen parte-hartzearekin; ilusioz agurtu zituzten atea eta idiak. Txistulariek unea musikaz girotu zuten, ekitaldiari izaera tradizional eta komunitarioa emanez. Martxak bere ibilbidea jarraitzen du eskualdean zehar, herrien arteko identitate eta elkargunearen sinbolo gisa.

Publicidad

Gaurko egunez, Lizarrausti gainetik abiatuko dute martxa berriro ere, Nafarroara bidean. Dena ondobidean bada, gaur Etxarri-Aranatzera iritsiko da, eta igandean, San Migueleko santutegira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad