Lazkao
Buruzgain eta Lagunak aurrera, CMO esku pilotako liganHirugarren eta laugarren jardunaldiek lehia estua eta maila handiko partidak utzi zituzten Lazkaon, kadeteetatik nagusietara
J. ZABALA
LAZKAO.
Miércoles, 23 de abril 2025, 21:04
CMO esku pilotako kluben ligako azken jardunaldiak giro bizia eta lehia handia ekarri du Lazkoko pilotalekura. Hirugarren eta laugarren jardunaldietan izandako partiden ostean, Buruzgain (Larrainzar) eta Lagunak (Barañain) elkarteek eskuratu dute final zortzirenetarako txartela.
Publicidad
Hirugarren jardunaldian, Txukun Lakua (Gasteiz) eta Buruzgain (Larrainzar) elkarteen arteko norgehiagoka nagusien mailako partiduaren emaitzarekin erabaki zen azkenean. Azken partidan, lau pilotariek maila bikaina erakutsi zuten, eta partida oso estua izan zen amaierara bitartean. Azkenean, xehetasun txikiek erabaki zuten lehia, eta nafarrak (Buruzgain) izan ziren aurrera egitea lortu zutenak.
Laugarren jardunaldian, berriz, ez zegoen faborito argirik, baina Lagunak (Barañain) elkarteko bikotea nagusitu zen jaialdiko azken partidan. Partidako azken uneetan, nafarrak sendo aritu ziren eta garaipena eskuratu zuten. Final-zortzirenak bihar (apirilaren 25ean) hasiko dira Azkoitin, eta larunbatean Lekunberrin eta igandean Lazkaon.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión