Landa inguruneko mugarriak topografiatzeko proiektua aurrera doa. UDALA

Zizurkil

Landa inguruneko bigarren poligonoko lursailak topografikoki mugatuko dituzte

Udalak bilera egingo du lurjabeekin abenduaren 9an proiektuaren nondik norakoak azaltzeko

Amaia Núñez

Zizurkil

Viernes, 28 de noviembre 2025, 20:45

Iaz landa inguruneko lursailak topografikoki mugatzeko proiektua jarri zuen martxan Udalak. Duela hilabete batzuk hirugarren poligonoko lursailak mugatu ziren eta datozen asteetan bigarren poligonoari dagozkion lursailak mugatzeko prozesua hasiko du. Aurrekoan bezala, Geograma empresa espezializatuak egingo ditu lanak.

Publicidad

Helburua da azken urteetan gaiaren inguruko lurjabeen edo beraien oinordekoen sumatutako ezagutza falta zuzentzea da, izan ere, horrek mugak nahastea eta desagerraraztea ekarri du kasu batzuetan. Ondorioz, mendiaren zaintza eta landa munduaren kontserbazioa kaltetu egiten direla nabarmendu dute.

Proiektuaren fase honetan 190 hektareako azalera mugatuko da, 284 lursailek osatzen dutena. Udalaren arabera, «erronka handia da udalerriko landa-lurren hedadura zabala baita»; horregatik fase ezberdinetan ari dira lanak aurrera eramaten eta datorren urtean ere jarraituko dute. Iaz bezala, Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdearen Departamentuaren dirulaguntza jasoko du lanok egiteko.

Jabeekin bilerak

Horrela proiektuaren xehetasunak azaltzeko bilera egingo du Udalak jabeekin datorren abenduaren 9an. Egun horretan 2. poligonoko jabeei aurkeztuko zaie proiektua Iriarte Kultur Etxean. «Guztion artean aurrera eramateko moduko proiektua da, eta Udalak eskertzen du jabeek erakutsiko duten lankidetza», adierazi dute.

Denera 121 lurjabetik gora identifikatu dituzte eta beraien lankidetza «ezinbestekoa» dela nabarmendu dute, ekimena aurrera atera ahal izateko. Parte hartzea borondatezkoa da eta, edonola ere, lurjabeei ez die inolako gastu ekonomikorik eragingo. Hala ere, neurketa topografikoak egin aurretik mugak garbitzea, mugarriak identifikatzea eta mugakideekin adostasunak lortzea ezinbestekoa izango da. Mugarriak identifikatu ondoren, Geogramak Mugarri bakoitzari GPS koordenatu zehatzak emango dizkiete eta dena digitaldi erregistratuta geratuko da.

Publicidad

Bake epailea

Zziurkilgo udalak bake-epaile titularra eta ordezkoa aukeratzeko epea ireki du. Bake-epaile izan nahi duten herritarrek sarrera erregistroan aurkeztu beharko dute beren hautagaitza udal bulegoetam edota Udalaren webgunearen bidez. Aurkeztutako pertsona guztien artean egingo du aukeraketa udaleko Ohiko Bilkurak, aurrez ezarritako betebeharrak betetzen dituztenen artean. Posturako ez da inolako titulaziorik eskatzen. Halaber, nahitaezkoa izango da Espainiar naziokotasuna izatea eta adinez nagusia izatea, eginkizun judizialetarako ezgaituta ez egotea, eskubide zibil guztien jabe izatea edota maltzurkeriazko delituagatik auzipetu edo errudun ez izatea.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad